Matematikariak

Garcia de Galdeano, Zoel

Matematikari nafar ospetsua, 1846an Iruñan jaioa eta 1924an zendua.

Zientzia Zehatzen eta Letren Ikasketak egin zituen.

1872an, beste irakasle batzuekin batera, Calahorrako Institutu Askea sortu zuen. Madrilen irakaskuntza pribatuan epe jakin batez jardun ondoren, Zaragozako Unibertsitateko Geometria Orokorra eta Analitika Katedra lehiaketa bitartez irabazi zuen, Ciudad Real Institutuan Katedra bat zuzendu ondoren. 1896tik 1918ra arte Kalkulu Infinitesimalarena zuzendu zuen.

1891an, ospe handia hartu zuen espainiar lehendabiziko matematika-aldizkaria, "El Progreso Matemático", sortu zuen. Madrilgo Ateneoan hainbat ikastaro eman zituen. Madrilgo Zientzien Akademiako Kide eta nazio eta nazioarte mailako beste erakunde eta organismo batzuetakoa ere.

Ikaragarrizko idazlan kopururen egile. Euren artean, beste hainbat kongresu eta ponentzietarako landiketzaz gainera, El álgebra históricamente considerada (1897); Algebra eta Geometriari buruzko hainbat liburu; eta Nueva Enciclopedia edo Tratado de Análisis izeneko lan ikaragarria; Exposición sumaria de las teorías matemáticas (1907), eta matematikaren irakaskuntzaz eta hainbat ikerketa espezializaturi buruzko lanak ere.

  • HORMIGÓN, Mariano. "El Progreso Matemático como protagonista de la transformación matemática contemporánea en España". In: Actas de las V Jornadas Matemáticas Luso-Españolas, Jaca, 1977 (Zaragoza, 1980).
  • HORMIGÓN, Mariano. Problemas de síntesis matemática en España tras la ruptura del Paradigma lagrangiano. Zaragoza, 1980.
  • RODRÍGUEZ VIDAL, R. "Homenaje a la memoria de D. Zoel García de Galdeano", Gaceta Matemática, 1964, 16, 3-7.