Sendagileak

Garcia Armendariz, Niceto Jose

Albaitaria. 1884ko martxoaren 20an Ablitasen (Nafarroa) jaioa, 1934ko abenduaren 26an hil zen.

Bere aitak, toki horretako albaitaria, apaiza izatea nahi zuen, baina Tuterako seminarioan zazpi urte egin ondoren, bertan behera utzi zuen inoiz gehiago ez itzultzeko. 1904an Zaragozako albaitaritza Eskolan matrikula egin zuen, lau urte geroago ikasketak burutuz eta bere kalifikazio hobezinengatik ohizkanpoko saria jasoz. Ikasketa garaian aragoar hiriburuko farmazia baten morroi bezala lan egin zuen.

Melidara itzuli ondoren, bere sendia bertara aldatu baitzen, Abel-Osasuna eta Higiene Ikuskatzaile Talde sortu berrirako oposaketak prestatu zituen. 1910ean Lugoko zuzendaritza eskuratu zuen. Beti defenditu izan zuen emakumeek lanerako zuten eskubidea, eta albaitaritza ikas zezan bere alabari aholkua ematen ziola ere aitortu zuen, azkenean lortuz. Irmak administrazio nagusian goi mailako kargu profesionala izan zuen.

Herri galiziarrean Osasun Zuzendaritza Nagusiko Albaitarien Zerbitzuen teknikari izendatua izan zenera arte, 1992an, gelditu zen. Estatu Batuak bisitatu zituen Ikasketen Zabalkuntzarako Batzordeak diruz lagunduta, eta Frantzia eta Ingalaterrak Nekazal Ministerioaren eskutik.

Bere administrari kargua txertoen eta gazur prestaketarako industrigune garrantzitsuena izan zen Llorente Institutuko albaitari atalarekin bateragarri egin zuen.

Administrazioan zuen bere lanpostutik, 1929an Higienerako Probintzia Institutuen sorrera lortu zuen eta hurrengo urtean "Gobernazioko Ministerioaren albaitarien zerbitzu guztien edo euren menpekoen" berrantolaketa. 1939eko ekainaren 18ko dekretu horrek, Laureano Saiz Morenoren hitzetan "benetako albaitaritza-osasuna sortzea" ekarri zuen. Jose Garcia Armendariz zuzendaritzaz jabetu zen.

Bere kudeaketa, laburra izan zen, 1931an Gobernaziorako Ministerioaren albaitaritza-osasun zerbitzu guztiak Sustapenera aldatu baitziren. Aziendako Zuzendaritza Nagusiaren sorkuntzaz geroztik Albaitaritza-Osasun eta Higiene Atalen ardura bereganatu zuen, baina kargu horiek ez ziren bere gogoko izan. Horrela, 1932an Nekazal Aldaketarako Institutua sortzean, meritu-lehiaketaz, kontseilu betearazleko albaitarikide izendatua izan zen, hil zenera arte lan horretan jardunaz.

Lugoko Albaitarien Kolegioko Lehendakaria (1916), Espainiako Albaitarien Nazio-Elkarteko kidea (ANVE) egun Albaitarien Baltzuen Kontseilu Nagusia deneko kidea, Epizootien Batzorde Nagusiko kidea (1929) eta Osasun Nazio Kontseilukoa ere (1930) izan zen.

  • C. Lopez Lopezekin, "Prevención anticarbuncosa en general", Revista de Higiene y Sanidad Pecuaria, VII. alean (1917), 1 orr.;
  • C. Lopez Lopezekin, "Procedimientos de diferenciación de las carnes", Revista de Higiene y Sanidad Pecuaria, VII. alean (1917), 405 orr.; "El caballo a través de la mitología y de la historia", Revista de Higiene y Sanidad Pecuaria, VII. alean (1917), 501 orr.;
  • C. Lopez Lopezekin, "Tuberculina y maleína. Tuberculinización y maleinización", Revista de Higiene y Sanidad Pecuaria, VIII. alea (1918), 373 orr.; "Lo que puede dar de sí la industria del cerdo y de sus productos derivados en Galicia. Causas que se oponen a su desarrollo. Cómo debería fomentarse", Revista de Higiene y Sanidad Pecuaria, X. alea (1920), 599 orr.
  • L. SAIZ MORENO, "Niceto José García Armendaritz (1884 - 1934)", Semblanzas Veterinarias-en II, Madril, Albeitarien Baltzuen Kontseilu Nagusia, 1978,. 123 - 138 orr.; bere IRMA GARCIA REGUEIRO alabak emandako informazioa.