Ingeniariak

Gabiña, Juan José (2001ko bertsioa)

1949an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea.

Prospektiker prospektiba ikerketa etxeko zuzendaria da. 1996an Su xahutzailea (Prosptektiker) zientzia-fikziozko eleberria argitaratu zuen. Ekintza 2004. urtean kokatzen da, eta kontatzen da nola Estatu Batuetako eskuin atzerakoiko elementu batzuek mundu mailako boterea eskuratu nahi duten, horretarako planetako Burtsa eraikin nagusietan lehergailuak jartzea erabakitzen dutelarik. Horretarako, besteak beste, IRA, ETA, Iparretarrak eta Brigada Gorriak taldeez baliatuko dira.