Instrumentugilea

Fernández Imaz, Loreto

Organista eta klabezin jotzailea, Donostian 1956an jaioa.

Jaio zen hiri berean musika ikasi zuen eta pianoa eta arteko musikako sailetan Karrera Amaierako sariak jaso zituen. Ikasketekin jarraitu zuen Baionako Conservatoire National de Región (CNR) eskolan, Bernadette Carrauren zuzendaritzapean, eta bertan "Medaille d'or à l'unanimité" saria eskuratu zuen. Gero Tolosa (Frantzia) aldera jo zuen Xavier Daraseekin ikasiz eta handik Lyongo CSNF-era pasa zen. Aldi berean, Espainiako musikari buruzko ikasketak burutu zituen uda parteko hainbat akademiatan Montserrat Torrenten eskutik, Konpostelako Santiagon, Salamankan, Gironan eta Badalonan.

Antzinako musikarekiko ageri zuen zaletasunak klabezinera hurbildu zuen 1979ko "Aita Soler"-i El Escorial, Daroca eta Magnanon (Italia) eskainitako urtean. Aldi berean Michael Radulescu maisuaren eskutik organo ikasketekin jarraitu zuen.

Bere karreran zehar hainbat sari jaso izan ditu, besteak beste, "Pianos Bengoa" "Paulino Caballero" eta el "Prix de la Ville de Bayonne" sariak.

1988an geroztik Donostiako Musika Kontserbatorioan Klabezina, Klabikordio eta Baxu Jarraikiko katedraduna dugu, irakasle gisa aritzeaz gain kontzertuak eta grabaketak lantzen dituelarik.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin askotan lan egiten du, baita beste musika erakunderekin ere, esaterako, Peñaflorida Kapera, Josep Cabreren zuzendaritzapean, Marsiasko Koblakariak, Lau Elizen Kapera, Iribarren Collegium Musicum, Kontakario taldea, eta abar. Era berean, klabezina eta organoa jo izan ditu hainbat lekutako jaialdietan (Alemania, Frantzia, Herbehereak, Belgika, Italia eta Espainia).

Bere errepertorioak Europako musika instrumentalaren bost mende hartzen baditu ere, hau da, XVI. Mendeko polifonia goiztiarretik XXI. mendeko musika garaikideraino, Francisco Escudero eta Jose Garcia Roman bezalako gaur egungo maisu handiek euren piezak estreinatzeko dei egin diote.