Albaitariak

Fernandez de Larrea y Ortiz de Urbina, Silvestre

Gasteizko lehendabiziko udal albaitaria izan zen, haragi-ikuskatzailea. Gasteizen jaio zen 1812ko abenduaren 31an.

Madrilgo Albaitaritza Eskolan sartu zen 1830eko irailaren 5ean eta Albaitari Irakasle titulazioa 1835eko irailaren 30ean lortu zuen.

1840an Arabako Albaitaritza Fakultateko Ordezkariorde izendatua izan zen. 1848an Erreinuko Barne Osasunerako Ordezkariordea eta barrutiko Albaitaritza Ordezkariordea.

1850ean Aldundi arabarrari, hamar urtetan zehar kudeatu zuen zaldi-kumeen hobekuntzarako programa aurkeztu zion.

Gasteizeko Udal Albaitari izendatu zuten 1855eko apirilaren 11an eta kargu horretan izan zen 1878an bere heriotza izan zenera arte.

CAMARERO RIOJA, F. Apuntes para una Historia de la Veterinaria alavesa. Doktore Tesia, 2003. 361 orr. 74 orr. Zaragoza.