Historialariak

Fernández Altuna, José Javier

Arte Historialaria. 1968ko azaroaren 7an jaio zen Donostian.

Artearen Historiaren lizentziatu zen Madrileko Unibertsitate Autonomoan (1991). Beranduago graduondoko ikasketa ugari burutu ditu arkitektura, arte plastiko, zine edota pedagogiaren inguruan.

Bigarren Hezkuntzako irakaslea da Berako (Nafarroa) Toki Ona institutuan. Ibaizabal eta Edelvives argitaletxeekin kolaboratu du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza nahiz Batxilergoko ikasliburuak idatzi eta berrikusten.

Hedabide askotan ohiko kolaboratzailea da: Euskadi Irratiko "Arratsaldekoa" irratsaioan parte hartzen du. 1997-2000 bitartean literatura-kritikari modura aritu zen Euskaldunon Egunkarian. 1999. urtetik arte-kritikaria da Diario Vasco egunkarian. Bertan Euskadin nahiz Nafarroan egindako erakusketei buruzko kritikak argitaratzen ditu astero.

Artista ezberdinen (Juan Luis Moraza, Iñaki Olazabal, Fernando Gorostidi, Koldobika Jauregi, Ramon Zuriarrain, eta Javier Valverde) erakusketako katalogo askotan testugilea da. Gainera, aldizkari espezializatutan Artearen Historiari buruzko artikulu anitz argitaratu ditu, eta baita zenbait liburu ere: Euskal Herriko Artea 2003an eta Euskal Herriko Arkitektura 2004an, biak Ibaizabal argitaletxearenak. 2007an Menchu Gal argitaratu zuen eta 2010ean Elias Salaverria Memoriala. Euskal Herriko artearen historian barne dagoen istorioa Pinar Mateyrekin lankidetzan.

Auñamendi Entziklopedian kolaboratzaile da, hainbat artikulu idatzi ditu bertan, eta 2011. urtetik arteari buruzko edukiak berrikusi eta koordinatzeaz arduratzen den aditua da entziklopedia horretan.