Mendiak

EVEREST

Azken erasoa apirilaren 14an hasi zen, goizaldeko 3etan. Handik ordubetera, ordea, Lorente beteranoak martxa utzi behar izan zuen, Ang Rima xerparekin batera. 15:35ean, Martin Zabaletak eta Pasang Tembak gailur mitikoa zapaldu, eta euskal eta nepaldar banderak jarri zituzten goian.  Buelta neketsua izan zen: oxigenorik gabe zeuden, eta gaua arraildura batean egin behar izan zuten. Hilaren 15ean, arratsaldeko 7etan, Hego Lepora iritsi zen bi txapeldunak. Gainerako espedizio-kideek ez zuten saiakera berririk egiteko aukerarik izan, eguraldia txarragatik eta xerpek altuerako kanpalekuak hornitzeari uko egin ziotelako. Hori horrela, maiatzaren 21ean, kanpaleku nagusia utzi zuen euskal espedizioak. Everest garaitu dutenen artean 104. zenbakia du Zabaletak. Erref.: Pyrenaica, 120-121. zk., 1980.