Mendiak

EVEREST

1980ko otsailaren 8an aurkeztu zen euskal espedizioa: Ramon Arrue, Javier Erro, Ricardo Gallardo, Javier Garayoa, Emilio Hernando, Juan I. Lorente, Kike de Pablos, Angel Rosen, Luis M. S. Olazagoitia, J. Urbieta, Felipe Uriarte eta Martín Zabaleta.

Otsailaren 12an Kathmandura bidean abiatu zen espedizioa, eta martxoaren 20-21ean iritsi ziren kanpaleku nagusia. Apirilaren 19an, euskal alpinistetako bi eta sei xerpa Hego Lepora iritsi ziren, eta 21ean tontorra erasotzeko kordadak planifikatu zituzten.