Kulturalak

Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioa

Euskomedia Euskal Kulturaren Informazio-Sistema, Interneten aurkitu daiteken euskal kulturari buruzko oinarririk nagusiena da (www.euskomedia.org). Sistema honek Eusko Ikaskuntzak bertsio digitalean duen informazio guztia kudeatzen du. Terminal finko edota mugikor (eskukoak, PDAk eta kontsolak) batetatik zehar doanik sartu daiteke, konektatzen garen web nabigatzaile zein plataforma-motaren ardurarik izan beharrik gabe. Eguneroko gaurkotze eta hedapena izanez, Sistemak hurrengo edukiak eskaintzen ditu:

  • Bernardo Estornés Lasa Fondoa - Auñamendi Euskal Hiztegi Entziklopedikoa: 35.000 orrialde baino gehiago ditu, 150.703 hitz (Entziklopedia Britainiarrak dituenak baino kopuru handiagoa), 60.314 irudi eta 160 milioi karaktere. Bernardo Estornes Lasa Fondoa izenpean erreferentzia-lan ikaragarri hau Sarean jartzeaz gainera, egitasmoa hasi eta garatu zuen argitaratzailearenganako esker onez, Euskomedia Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen (Kutxa, BBK eta Vital Kutxa) diru-laguntzaz, Hiztegiaren lehenbiziko aletik hasita eguneratze osoari ekin zion. Egun, 25.000 hitz berri eta eguneratutakoak dira, 20.000 argazki eta 30 milioi karaktere guztira izanez. Lan horretan aurrera egiten den bitartean, euskal kulturari buruzko inoiz egindako argitalpen asmo handidunenaren entziklopedia-korpusa osatuko duten bertsio inprimatuko azken aleak behingoan argitaratuko dira.
  • Euskonews & Media: 1998ko irailetik posta elektroniko bitartez zabaltzen den euskal kultura eta zientziari buruzko asteroko argitalpena. Orain arte argitaratutako bere hirurehundik gorako kopuruak argazki, artikulu, elkarrizketa, eta antzeko tankerako formatuetan egindako gaitegi zabalaz data-base ikaragarri aberatsa osatzen du. Halaber Eusko Ikaskuntzak irrati desberdinetan antolatutako irrati-bidezko solasaldi guztiak, arte galeria bat eta euskal eskulangileen katalogo zabal bat ere audioz biltzen ditu.
  • Eusko Ikaskuntzaren Argitalpen Fondoa eta Liburutegi Birtuala: Sail-Argitalpenei eta 1907tik Eusko Ikaskuntzako Argitaletxe-fondoko bildumei dagozkien digitalizatutako milaka artikulu, monografía eta ikerketa. Eusko Ikaskuntzen Kongresu guztiei dagozkien ponentziak ere berton dira.
  • Fondo Dokumentalak: Manuel de Iruxo Ollo, Angel de Apraiz, Manuel Lecuona eta Federación de Entidades Vascas Americanas-eko fondo pribatuak ditu.
  • Euskal Kultura prentsan: Akitania, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko egunkarietan 1900 eta 1975 bitartean agertutako euskal kulturari buruzko 54.000 albistedun databasea.
  • Euskal Kantutegia: 5300 abesti, partitura eta doinu baino gehiagoko 30 ohiko kantutegiren hustuketa analitikoa.
  • Multimedia Galeria: 60.000 argazki eta 800 ordu audio baino gehiago dituen 1919tik aurrera izandako euskal historiaren memoria grafiko eta soinuduna.