Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos-ek 1997ko urrian Ingurumen Zuzenbidearen Master Elkarreragileaz [IZME] on line irakasprograma bat hasi zuen. Ekimenak Eusko Ikaskuntza Internet bidezko hezkuntzan aitzindari izatera eraman zuen.
2001ean sare telematikoan bitartez hezkuntzaren arloan Eusko Ikaskuntza inbertituz zetorren ahalegin guztiak modu eraginkorragoan koordinatzea ziurtatzeko Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioa-Fundación Asmoz sortzen zen.
Irabazi asmorik gabeko erakundea izanik, Asmoz Fundazioaren helburua hezkuntza-,enpresa-,gizarte- eta kultura-arloetarako eta, oro har, euskal gizartearen garapen osorako beharrezkotzat aintzat hartutako zudugarri liratekeen ikerketa- eta hezkuntza-jardueren gauzatze eta sustapena zen.Helburuok lortzeko beste erakunde batzuen eskabidez eta baita erakundearen beraren ekimenez ere zuzeneko zein birtual erako hezkuntza arloko egitasmo eta egitarauak diseinatu, kudeatu, garatu eta gauzatzea azaldu zen. Ildo horretan, Asmoz Fundazioa zio desberdinengatik ohi den lez Unibertsitateak betetzen ez dituzten esparruak betetzera etorri zen. Fundazioaren indarguneetariko bat Interneten bitartez (antolaketa, kudeaketa, irakaskuntza eta plataforma) Prestakuntzaren balore-katearen osotasunean jarduteko bere gaitasuna izan da.
2001ean sortu zenetik, Asmoz Fundazioak urtero iraupen luzeko bataz besteko euskaraz zein gazteleraz hamar programa bideratu zituen (masterrak, gradu-ondoko ikasturteak eta gaitasunerako ikastaroak). Bere ikastaroak hogei bat herritako irakaslek emandakoak izan ziren. Gainera, Fundazioko lan-taldea goi mailako titulazioaren jabe zen langilez bakarrik osatu zen.
Asmoz Fundazioaren ikasketa-kudeaketarekiko ekimena Euskal Herriko Idazleen Elkarteari zerbitzu hori eskainiz Idazle Eskola aurrera ateratzeko abiatu zen. 2004tik aurrera, Asmoz Fundazioak bazkunde profesionalentzako edo kudeaketa teknikodun entitateentzako beste ikasketa-kudeaketa batzuetarako zerbitzuak izan ditu.
Aholkularitzaren ekimenari dagokionez, 2004.urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutako Bizitzaren Joaneko Ikaskuntza egitasmoarekin. Geroztik Fundazioak beste aholkularitza egitasmo batzuk garatu izan ditu.
Asmoz Fundazioak bere eskaintza zuzeneko ikastaroetara ere zabaldu egin zuen. Hasiera bate, antolatutako ikastaroak Jasangarritasunaren Garapenarekin zerikusia zuten gaiei buruzkoak izan ziren, horretarako irakaskuntza metodologia berritsua erabiliz.