Kontzeptua

Euskal pilota

Gaur ez da erraza, ugaritasunez iragarritako pilota-jaialdien zerrenden alboan, pilotaren esparruko taldeetan eguneroko ika-mikak elikatzen dituzten pilotarien ohitura, zauri edo apetei buruzko kronikekin batera euren argazkirik argitaratzen ez den egunkaririk zabaltzerik.

Telebistaren bitartez frontoi laburreko edo trinketeko eskuzko pilota partiduen emankizunen ondorioetako bat pilotariak pertsonaia publiko izatera iritsi izana da, oso ezagun bihurtuz eta euren herrietako gazteek dioten txundidurak emandako ospea izan eta eurengan benetako zirrara sorraraziz. Noizbehinka, erremonte partiduak, zesta-puntazkoak edo pala luzekoak ere eman izan dira baina frontoien dimentsio handiak, pilotak hartzen duen ikaragarrizko abiada eta jokaldi-mota aldaera handiak kamaren bitartezko jarraipena zaildu egiten dute eta ikuskizuna oso gogobetezkoa ez izatea dakar.

Pilota jokoaren teknika urteen joan etorriaz garatuz joan da, batez ere azken hamar urte hauetan. Pilotaren "sotamanoz" emandako kolpea, ohiz kanpokoa eta defentsarakoa zena, ohiko jokaldi bihurtu da, eta, gainera, erasoak ekiteko erabiltzen da; naroa da aurrelariak sakeei "aires" erantzuten ikustea eta atzelariak seiko laukitik "boleaz" pilota kolpatzen ikustea. Ohikoa da pilotari bat plantxan pilota zail batera heltzeko lurrera bota eta apustuan dabiltzan korridoreen eta pilotalekuko lehen aulkietan direnen artera erori eta bat-batean pilotalekura itzultzen direla ikustea. Pilotari airez (boleaz edo sotamanoz) emateak, partidu baten, aurrelariak atzelariak beste bider pilota kolpatzea dakar. Egungo pilotari profesionalak, arlo fisiko, tekniko eta, kasu batzuetan behintzat, psikologikoan ere prestakuntza handidun benetako atletak direnak, menditik zeharreko ibilian, norgehiagokan eta frontoietako pilotalekuan eta gimnasioetan etengabeko entrenamenduan gero eta ordu gehiago ematen dituzte.

Pilotariek, kontzepzio iraultzaileagoa, ikusgarriagoa eta sutsuago batez eta ez hain klasikoa, abiada handiko eta erritmo bizidun jokoa garatzen dute, ikusleentzako atsegin eta gozamen nabarmen handiagoa ekarriz.

Pilotarien janzkera ofiziala, beste garai batzuetako zuri eta garbia, guztiz aldatu da:

  1. Prakak, zuriak eta luzeak, antzinako tenistenak bezalakoak dira eta pilotarien hankek mugimendu-askatasun handiagoa izatea ahalbidetzen dioten ehun berezi batez eginda daude. Aurrelari diren pilotariengan ohikoak dira zoruaren aurkako kolpeen gogortasuna moteltzeko hankaren kanpoaldeko errefortzu barrubigunak.
  2. Antzinako espartzuzko abarketa zuriak amortiguaziodun plantila handiz eta zoru lodiz hornitutako zapatilengatik ordeztuak izan dira, euren kolore zuria hainbat estilo eta margodun apainduraz estalita azalduz.
  3. Alkandora zuri zabal eta mahukarik gabekoak, margo gorri edo urdindun leporik gabeko alkandora estuengatik ordeztuak izan dira, mahuka, lepo, sorbalda eta paparra pilotariak erroldatuta dauden pilota-enpresaren, kirol-jantzi egilearen eta txapelketak babesten dituzten enpresen, bereziki aurrezki kutxak, anagrama eta logoz apainduta azalduz.
  4. Besotik eskura izerdirik igaro ez egitea beste helbururik ez dituzten eskuturrekoak, zuriak dira eta, batzuetan, alkandora bezalako margodunak.
  5. Gerrikoak, alkandoraren margo berekoa, bere balio identifikatzailea galdu egin du.
  6. Pilotaririk gehienak, gazteenak batez ere, belarri-gingil bakoitzean belarritako bat edo bi eta, ia guztiak, urrezko kate-begi lodidun kate ederrak, daramatzate.
  7. Tresna-espezialitate askotan derrigorrezko bihurtu da buru-kasko babeslearen erabilera.
  8. Betaurrekoak, tresnaz trinketean jokatzeko erabat derrigorrezkoak dira kanpo erasoarengandik begiak babesteko.
  9. Belaunetakoak, eskuzko pilota partiduetan aurrelari bezala jokatzeko modan jarri dira.

Frontoietako margo zuri zikina, margo berdeagatik ordeztu da, eta pilota, antzina fundizioetako ke beltzarekin beltzatutakoa zena, zuria izatera iritsi da.

Pilotalekuen leunketaren gorakadaren eta ezkerreko hormaren eraginez, frontoiko lur-zoruaren eta pilotaren arteko frikzio-indizea murriztu egin da.

Publizitate-logoak ezkerreko hormaren zati handi bat, erreboteko hormarena eta frontisekoaren txapapean kokatutako espazioa ere estaltzen dituzte.

Apustuak behar bezala uniformatutako korridore profesionalak gurutzatutakoak izaten dira. Egun, frontoira joan beharrik izan gabe, etxetik eskuko telefonoz apustua egiteko aukera ere badago. Ogerlekoa euroagatik ordeztu da momioek inolako aldaketa esanguratsurik jasan ez dutela.

Partidu profesionalak ospatzen diren bitartean jostura desegiten zaion pilota otzaratik atera egiten da, aurreko garaietan ez bezala, kantxeroak, gertatu ahala, unean bertan berriz josteko abagunerik izan gabe.

Aulki baten eserita jokoa zuzenduko duten partiduko hiru epaileek (aurrekoa, erdikoa eta pasako marrakoa), eta, sarritan, puru bat errez, egun bi dira, eta euren betekizuna zutik garatzen dute. Salbuespenez, goi mailako txapelketako partiduetan pilotarien atsedenaldien iraupenaz eta atseden-kopuruaz arduratzen den beste hirugarren epaile bat ere izaten da.

Egurrezko edo plastifikatutako kartoizko markagailuak, eskuz erabiltzen zirenak bestalde, markagailu elektronikengatik ordeztuak izan dira.

Pilotarik gehienak, makinaz eginak eta ez eskuz, diametro estuago bat eta elastikotasun handiagoa izatean, saltokari bihurtzen dira, bote altuagoa eta frontisetik irteera handiagodunak izanez eta, ondorioz, kaltegarriagoak. Traumatismo mekanikoak direla eta, eta gero eta gehiagoko ariketa dena gogoan hartuz, azala bere egokitzeko gaitasun handiagatik, askoz elastiko eta hauskaitz bihurtzen da, baina pilota kolpearen intentsitateak eta izaera etengabeak jasangarri diren muga guztiak gainditzen ditu, esku hutsik eskuz pilotan jokatzea eragotziz.

Eskuen segurtasunaren alde ekitearen beharrizanak pilota kolpatzerakoan eskuaren nafarrean hartutako energia sakabanatzeko gai diren babes-material eta forma desberdinak asmatu, garatu eta erabiltzea eragin du, horretara kirol jardueraren ohiko garapena zaildu era eragotzi ditzaketen lesioen agerpena ahalik eta gehien zaildu edota saihesteko.

Babesgarriak, esku desberdinen formara egokitzerik izan dezaten malguak izan behar dute, elastikoak, hasierako forma berreskuratzeko, erosoak, atzamarrei mugimendu-askatasuna eman diezaioten, eta meheak, pilotaz "gozatzea" ekarri dezaten. Polietilenoa bezalako material erdi-gogorrak edota propilenoa bezalako gogorrez gain, naroak dira hurrengoak bezalako eskuen babeserako elementuak: esparatrapua, lodiera, gogortasun eta geometria-irudi desberdineko gomadun takoak, zurezko plantxak, berunezko laminak eta atzandelak, kartoizko edo silikonazko xaflak, txanponak, naipeak, etab.

Frontoiko jendearen artean, elizan bezala, ile gutxi, eta gainera zuria, ikusiz emandako urte asko igaro ondoren, gazteria, bai gizonezkoak bai emakumezkoak, frontoietako jesarlekuak neurri handi baten betetzen hasia dugu.

Erremonterako zestak eta zesta-punta, oraintsura arte zumitzezkoak, egun plastikozkoak egiten dira; askoz merkeagoak dira eta, arinagoak izatean, askoz erabilgarriagoak dira, pilotaren kontrola, zesta-barruan abiada handiagoz laban egitean, zailagoa den arren.

Frontoien barruan, leku itxiak baitira, alkohola edan eta erretzeko ohituraren aurkako kanpaina bat abiarazi da.

Pilotarien eskuak maiztasunik ugarienez jasaten dituzten lesiorik garrantzitsuenak Raynauden sindromea edo "atzamar zuria" eta "untzea" izaten dira.

Neurri prebentibo berriak hartu eta ondorioak ebaluatzeaz gainera, egun, lesioen prebentzio-tratamendu batek bere eraginaren eta larritasunaren etiologia eta bere agerpenean eragiten duten mekanismoak ezagutzea eskatzen du.

Diagnosi-metodo berrien agerpena: Eskanerra, Erresonantzia Magnetiko Nuklearra, AngioResonancia, Ekografia eta Eco-dopplerra eta Fotopletismografia digitalak lesioen garrantziaren ezagutza hobea izatea ekarri du.

Txapelketa desberdinetako final handietan, "Angelus"aren geldiunea desagertu egin da. Gure kultura-ondare milurtekoaren erritu berezi eta ez ohikoa, ederra, bitxia, gure kirolean besterik ematen ez zena izan zen, frontoia gainezka jartzen zuten gainerako ikusleen runrun gorra eta apustularien eta apustuetako korridoreen zalapartak sortutako zarata gorgarria une jakin batez erabat isiltzeko gai zen ohitura alegia. Angelusaren irudiak hainbat margolari ospetsuren inspirazio-gune izan da, eta Miguel Pelay Orozkok esaten zuen bezala, originala eta deigarria izateaz gainera, ez zion inori kalterik egiten.

Eskua/pilota bikotearen arteko betidaniko istiluak, XVI. mendeko idatzietan azaltzen da, XXI. mendean ere bizirik dirau. Osasunaren esparruko profesionalen, prestatzaileen eta pilota jokoan dihardutenen artean etengabe zabalik dagoen elkarrizketa horrek balioztatu ezinekoa den ezagutza-iturburua sorrarazi du eta, ikertzaile desberdinen aurkikuntzekin batera, eskuaren prestakuntza eta indartzean, kaltegarritasun gutxiagoko pilota bat egiterakoan, babeserako egokienak diren materialen hautaketa, euren ezarpen egokia, eta mediku- eta kirurgia-arloko tratamendu berriak abiaraztean etengabeko aurrerapenak ematea ahalbidetu du.