Ekonomikoak eta sozialak

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

Forokoop, Kooperatiba-eztabaidarako Foroa da eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK-CSCE) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) partekatzen duten kooperatiba-gaien inguruan, maila teoriko zein praktikoan, hausnartzeko dagoen behar batetik jaio zen 2007an.

Eredu tradizionaletan arreta ipiniz, baina teknologia berriak lanabes gisa erabiltzeko ideiarekin, eztabaida iraunkorrak lortzeko xedez abiatu zen. Oro har, eredu misto bat proposatu zen, zuzeneko parte-hartzea zein birtualaren bidez, kooperatiben munduarekin eta gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten zenbait arazo aztertzeko.