Abesbatzak

Etxarri Aranazko Abesbatza

Etxarri Aranazkoa abesbatzak 500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian, Espainia zabalean eta atzerrian. Kontzertu aipagarrienak:

Euskal Herrian, ondoko leku edo zikloetan emandako kontzertuak nabarmentzen dira: Iruñeko katedrala, Tolosako Topaketak, Santurtziko Abesbatzen Zikloa, Basauri, Borja, Iruñea, Oreretako Musikaste, Aita Donostia Astean eta Gernikan, Bonbardaketaren 60. urtemugako kontzertua, Donostiako Orfeoia eta beste abesbatza batzuekin batera.

Espainian, kontzertu azpimarragarriak eskaini ditu Madrilen, Toledoko Alcazar-en (bere patio errenazentistan abestu zuen lehen abesbatza izan zen), Burgosko katedralean, Segoviako Eliz Musika Astean, Valladolideko Kontzertu Sakroetan, Isla Cristinako Atlantikoko Abesbatzen Jaialdian (Huelva), etab.

Atzerrian, kontzertuak eskaini ditu Nancy eta Tarnos-en (Frantzia); Loreton (Italia) eta Vatikanon (1979); Argentinako Buenos Airesen, Rosarion eta Cordoban (2005eko abuztua) eta Hungarian, Ezstergorm eta Dorog hirietan (2008ko abuztuan).

Zenbait orkestrekin batera aritu da, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin edo Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin esaterako. Azken honekin 9 kontzertu eskaini digu.

2005ko ekainean, Pamplona, ciudad de todos obra estreinatu eta grabatu zuen abesbatzak. Enrique Ugartek konposatu, moldatu eta zuzendu egin zuen lana; ospeko hainbat artista parte hartu zutelarik, hala nola Fran Idareta, Kepa Junkera, Carlos Nuñez, Joxan Goikoetxea, Javier Garayalde eta Enrique Zelaya.