Ibilbide luze honetan, zenbait sari garrantzitsu irabazi ditu abesbatzak:
- Hiru lehenengo sari Ejea de los Caballeros-eko Lehiaketan (Zaragoza). Hirugarren saria eta Ikusleena 2007an.
- Lehen Saria Autolen (Errioxa) 1994an eta San Vicente del a Barqueran (Kantabria) 1995ean.
- Bigarren Saria Bilboko Lehiaketan 1977an.
- Bigarren Saria Burgosko Antonio Jose Lehiaketan 2007an.
- Maila handiko nazioarteko lehiaketetan irabazi ditu saririk garrantzitsuenak:
- Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia Lehiaketan, polifoniako lehen saria 1976an, 1982an eta 1996an eta bigarrena 1975ean.
- Tolosako Nazioarteko Lehiaketan (munduko onenetarikoa kontsideratua) lehen saria irabazi zuen ahots zuritan 1973an eta hirugarrena 1977an. Euskal abesbatzarik onenaren saria jaso zuen 1974an. 1983an bigarrena izan zen ahots zuritan, kantu gregorianoan. Ahots nahasietan, folkloreko hirugarren saria jaso zuen 1977an eta 1983an.
