Militarrak

Eskivel Carrillo, Luis

Euskal jatorriko jenerala, Habanan 1625 inguruan jaioa. Artilleriako teniente jenerala eta Gipuzkoako Almirantako gobernadorea izan zen. Lleida, Orbitelo, Bartzelona eta Santa Katalina uhartearen birkonkistako ekintzetan agertu zen.