(1980-81) 20 x 30 cm-ko 36 argazkiko serie honek izaera narratibo nabarmena du, Ostiral Santuan eginak, bai herriko parroki elizan, bai herriaren inguruetan. Batez ere, dokumentu historiko, antropologiko eta folkloriko garrantzitsua dira, Euskal Herrian ia erabat desagertu baitira mota horretako adierazpenak. "Errituala beteta, kontatzen du Antton Elizegik berak, eta Ostiral Santuko errituaren ofizioaren ekitaldia bukatutzat jo nuenean, harrituta ikusi nuen ospakizunaren irudi klasikoak andetan hartzen zituztela eta prozesio bat hasten zela, irteera harilkatzen zuena. Berehala, bat-bateko zirrarari eutsiz, arkupera iritsi, harmailadia jaitsi eta puntu estrategiko eta diskretu batean kokatu nintzen, dena ikusteko prest, nire presentziak herri-adierazpen sakon, sendo, isil eta eder hura aztoratu gabe..."
