Sendagileak

Elhuyar, Juan de

Zirujau ospetsua eta Juan Jose eta Fausto Fermin de Elhuyar y Lubice (vv.) mineralogista ospetsuen aita, 1725 urte inguruan jaio zen "Hasparrrengo (Lapurdi) Elizaldea etxeko legezko semea" eta Baionan hil zen 1784an.

Kirurgian jardun aurretik egin zituen ikasketez ez gara ezer jakitera iritsi. Logroñon zirujau titular lanpostua eskatu zuenean, zirujau latindar bezala aurkeztu izana (hau da, odolgile eta barberu soilak ziren erromantzistak ez bezala, heziketa hobeagoa jaso eta latina zekitenak), pattarren destilatzearen metodoan sartu zituen berrikuntza garrantzitsuak eta bere zirujau bezala bakarrik ez ezik mediku bezala ere izan zuen ospeak, edozein kasutan ere, beste zirujau askoz praktikoago baten gidaritzapeko ikasketa enpirikoa baino zerbait gehiago aldarrikatzea antzematen du. Dena delakoa dela, Juan de Elhuyar, D.ª Ursula de Lubice Donibane Lohitzuneko Grachaneneako etxearen oinordekoarekin lehen ezkontza bidez 1746ko azaroaren 9an ezkondua, lehenengoz eta behin Bilbora joan zen, eta Nerbioi ertzeko hiribilduan epealdi bat zirujau bezala jardun ondoren (antza denez ez titular bezala), Logroñora joana dugu, 1753an.

Errioxar hiriburuan igaro zituen bere lehen urteak ekonomia-eragozpen latzak jasanez bizi zituen. Aipatutako egoera horri, bere bizileku berrira joan berri zela, Inkisizioko epaitegiarekin nahasketa asaldagarri baten bere burua nahastuta ikusi zuen, eskomulgatua izateaz gain etxetik irten ahal izateko eta gaixoak atenditzeko ere ahalmen-gabea izanik. Epaileengandik hain neurri gogorrak ekarri zituen arrazoia Logroñora etorri ondoren bizilekutzat zeukan etxea uzteari, harik eta beste bat aurkitu arte, gure zirujauak ezezko biribila ematea izan zen, aipatu etxe hori Inkisizioak bere ministroa zen Francisco Martinez de la Matari emana izan zitzaiola eskatzen baitzitzaion. Gorabehera asko ondoren Elhuyar, onik atera zen bere alde ekin zuten aberatsengatik, 1754ko martxoaren 18ko Gaztelako Errege Kontseiluaren agindu baten bitartez (Nazio Artxibategi Historikoa, Inkisizioa Atala, 827 Liburua, 271-274 folioak, 278).

Inkisizioa bere zentsurak kentzera behartua izan zen. Logroñoko lehendabiziko urte zail horietan jaio zitzaizkion bere lehen emakumearengandik izandako hiru semeak: Juan Jose 1754an, hurrengoan Fausto Fermin eta 1758an, ama 1758ko uztailaren 2an bizirik atera ez zitzaion Maria Lorenza alaba. Juan de Elhuyar, Donibane Lohitzuneko herritarra zen Dominique de Elizagarayrekin 1769ko ekainaren 18an bigarren ezkontzan uztartu zen. Bitartean Juan de Elhuyar "trebetasun nabarmeneko zirujau" gisa ospe sendoa landuz ibilia zen, Logroñoko Udaleko agiri ofizial batek adieraztera ematen zuen bezala. Bere ospeak errioxar hiriburuaren mugak berehala gainditu zituen, Errioxako toki askotatik eta Nafarroatik eta hiru euskal lurraldeetatik ere ebakuntzarik zail eta korapilatsuenetarako etengabe deitzen ziotela.

Behin garai batetik aurrera, urruti dauden gaixoen deiak atenditzeko hiriburutik kanporako bere irtenaldiak ugariak dira eta halaber, asko dira, bere etxera kanpotik datozen gaixoak ere, berak pertsonalki arreta egin nahiez. Katarata kasuren batzuk eta gaixotasun benereoak ere (tamalez ospetsua zen morbus gallicus) arrakastatsu tratatu zituen. Baina jatorriz Hazparnekoa zen zirujau horren arrakasta guzti hori ez zen hainbatetan bere lanbideko lankideengandik eta medikuengandik hain ondo ikusia izan, euretariko batek -Jose Santiago de Luzuriagak, Euskal Herriaren Errege Bazkun Baskongadako ospakizunetan nabarmendua (ik. Ruiz de Luzumaga, Jose Santiago)- publikoki erabat barkaezineko ezjakintzat jo zuen 1773, mediku bezala jardun eta latinez errezetatzeagatik, mediku bezala jarduteko beharrezko titulaziorik ez izatearren eta latina erdirik ere ez jakitearren. Dena delakoa dela, Elhuyar, urte batzuk lehenago, ekonomia egoera larriagatik irabazizko ekintza mota bat egiten saiatzen zen, bestalde bere zirujau lanbidetik oso urruti zena. Kimika ezagutza batzuk izanik, Elhuyarrek upeltegietako akastun ardoa pattarraren destilaziorako ustiatzeko prozedura asmatu zuen, lortutako pattarraren kalitatea ikaragarrizkoa izanez; halaber Udalak kondarrekin egindakoak izan zitezkeenen salmenta debekatzea lortu zuen osasunarentzako kaltegarriak baitziren. Zirujau euskalduna bere aurkikuntza ustiatzen noiz hasi zenarekiko data zehatzik ez da ezagutzen.

1768an negozioa martxan da eta 1771an bere lehiatzaileek beraz hitz egitean edozein motatako botila eta pattarraren merkaturatze sendoa zuela adierazten zuten, Logroñon eta bertatik at "bere kontuko ola asko zituela esanez eta euretako bakoitzean hogeita bi ohiko galdara. Horiek hiriko zirujau titular bezala zituen betebeharretatik erabat oharkabetu omen zuten.

Irabazizko ekimen-mota horiek zirujau eta gainerako fakultatiboei 1776ko ekainaren 21eko Errege Probisioak debekua jartzen zuela, Elhuyarrek hiriko Udaletxean urte horretan aurkeztu zuen txostenean honako haue harropuzten zen: "pattarren arloko lehendabiziko sustapena hiri honetan eta Errioxa guztian eta Nafarroako Erreinuaren zati baten niri zor zait pattarrak bere osotasunean ezartzen lehendabiziko motorra izan bainaiz, Frantziakoen aurkako lehian; eta horrelakorik Bilboko hiribilduan egiaztatu zen, non pegar bakoitzeko Frantziakoak baino lau erreal gehiago ordaintzen baitzizkidan Juan de Arana Jaunak, hiribildu horretako merkatariak. Industria hori dela eta hiri honetako, Vianako, Los Arcos, Lodosa, Quel, Autor [sic], Villarroya, Murillo, Navarrete, Fuenmayor, La Puebla, Elciego, La Rinconada, Lardero, Entrena eta beste toki batzuetako uztadunen irabaziak sorraraziz. Horiek euren uzta guztiak nire industriaren eta galdaren bitartez lortu dituzte [...], genero horretako merkataritza Donostian, Bilbon, Santanderren, El Ferrolen, Asturiaseko Printzerrian eta Gasteizko hiriburuan, Bergaran eta Arabako, Gipuzkoako lurraldeko eta Bizkaiko Jaurerriko hainbat herritan ere". Baina joan-etorri horiek guztiak ez ziren nahikoa izan -antza denez- ekonomia zoria lasaitzeko, beti ere baliabidez nahiko urri ibiliz, mailegu eta aurrerakinak noiz eskuratu izango. Zalantzarik gabe, guzti horrekin zerikusi handia izan zuten Juan Jose eta Fausto bere semeen ikasketek, zeren aita eskuzabal bezala, hezkuntza ikaragarri bikaina eman zien, Parisen urte anitz igaroz eta atzerritik bidaiak urte askotan eginez. 1780ko abenduaren 10ean emandako lehendabiziko testamentu baten, arro azaltzen da "semeei eman diedan egoera eta jarrera emangatik eta nabaria da nire eskabide eta erreal askoren pentzura", eta -bere kalkuluen arabera- ez omen ziren bakoitzagatik hamabost milatik beherako kopurudunak izan. Baina, bere benetako ogibidea izan zenetik kanpo izandako gorabehera aldi honek zirujau bezala zuen bere lanari denbora asko kendu behar zion arren, sarritan bere ingurukoengandik kexuren batzuk eraginez ere, horrek guztiak ez du esan nahi bere ogibide edo lanbideari jaramonik egiten ez zionik edo bere teknikak perfekzionatzeari ekiten ez zionik. 1775ean San Millaneko markesa osatzeko Azpeitiko hiribildura egindako bidaia baten ondorioz hiribildu gipuzkoar horretan egindako ur sendagarrien iturburu baten aurkikuntzaren ondorioz bere ikerketa egite asmoz Logroñoko Udalari hiritik alde egiteko baimena eskatu zion. 1781ean Madril aldera joan zen Protomedikatoko jaunei, berak Logroñon parte hartu izandako ohizkanpoko erditze batzuen barri emateko. Erakunde hark erregearen izenean bere oharrak zirela eta ohore edo graziaren bat eman omen zion. Aipatutako horri buruzko frogarik Manuel Usandizagak, lehendabiziko sinfisiotomiari buruz (aurrera egiten ez duen erditzea errazteko pubisaren sintesiaren ebakuntza-atala) aipatutakoan aurki dezakegu, zeren Espainian egin zen lehena Logroñon Juan de Elhuyar zirujauak egina zela aipatzen du, bere ebakuntza 1781eko maiatzaren bian jakinaraztera emanez. Aipatutako autorearen arabera, anatomiaren ezagutza oso onak izateaz gain bere gelan bihotzaren anatomiari buruzko erakusketa bat egin zuen Juan D'Elgard zirujau frantziarra, Feijook gorazarre handiz aipatzen duena, izan omen zen gure Elhuyarrekin identifikatua, izenen antzekotasunaren (Feijook beti egoki transkribatzen ez duena) eta ogibidearen eta nazionalitatearen bateragarritasunaren ondorioz.

Guk, gure aldetik, Juan de Elhuyar Asturiasen egon zenik ziur egiaztatzekorik ez dugun arren, Logroñotik at pattarren negozioari irteera emateko egin zituen bidaia ugarien berri badugu eta bestalde komertzio hori Donostia-San Sebastianen, Bilbon, Santanderren, El Ferrolen, Asturiasko Printzerrian, etab, sartu izanaren bere berariazko baieztapena badugu (ik. M. Usandizaga Soraluce: Los Ruiz de Luzuriaga, eminentes médicos vascos "ilustrados", Salamanca 1964, 53. Orr.). Nahiz eta Euskal Herriaren Adiskideen Errege Sozietate Baskongadaren zerbitzutan egin zituen bere beste ekintzei buruzkoez ezer ez dakigun, Juan de Elhuyar 1777tik aurrera erakunde horretako bazkide izan zena dakigu eta bere izena urte bete geroago bazkide zerrendatik desagertu egiten da, zergatirik ez dakigula. Heriotza Baionan etorri zitzaion, osasun egoeragatik bertara joana zela.