Elkarteak

Elhuyar Fundazioa

Zientziaren Komunikazioa sailak, zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzeko egiten du lan, lan-hizkuntza nagusia Euskara delarik.

Sailaren helburu nagusia zientzia publiko guztietara eta formatu guztietan hurbiltzea da. Proiektuak eta zerbitzuak publiko orokorra, haur eta gazte, Ikertzaile eta kazetari nahiz gizarte-eragileei zuzendurikoak dira. Landutako euskarriak prentsa idatzia, telebista, Irratia eta Internet direlarik.

Lantaldea, nagusiki, zientzia-ikasketak edo kazetaritza-ikasketak dituzten profesionalek osatzen du, zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan urteetako esperientzia izanik. Proiektu-kudeatzaileak ere aritzen dira lanean Zientzia-dibulgatzaileez gain. Eta lantaldeaz gain, kolaboratzaile sare egonkor bat ere badago, proiektu nahiz zerbitzuen kalitatean eta jakintza nahiz irizpide aniztasunean laguntzeko.

Beste sail batzuen antzera, lankidetza estua dago zenbait erakunde eta enpresekin (EHU, Bizkaiko Parke Teknologikoa, BTEk Bici Tecnología, Innobasque, Gizpuzkoako Foru Aldundia, etab.). Beste hainbat erakunde eta enpresa ere gehitu daitezke bezeroen zerrendara.

Bestalde, EIKEN ikusentzunezkoen klusterra, Innobasque eta Euskal Ikerketa Sarea bezalako Elkarteetako bazkide da sail hau.

Zientziarekiko interesa daukaten pertsonen jakin-mina asebetetzea da helburua, eta, horretarako, eskura dauden komunikazio-kanal guztiekin egiten du lan: papera, telebista, irratia eta Internet. Haur eta gazteei ere zuzendutako proiektuak lantzen dira. Helburua 10-18 urte bitarteko gazteengana zientzia eta teknologia hurbiltzea eta haiengan zientziarekiko, teknologiarekiko eta ikerketarekiko jakin-mina piztea duelarik.

Eskarmentu handieneko lan-eremua da, eta diziplina anitzeko lagunek osatzen dute lantaldea: kazetariak eta zientziaren hainbat arlotan lizentziatutako pertsonak.