Kazetariak

Echeverría Eizmendi, Pedro

Eizmendi.

1876 inguruan Tolosan (Gipuzkoa) jaiotako kazetaria, Buenos Airesen hil zen 1953an.

Buenos Aireseko La Baskonian hasi zituen kazetaritza lanak 1904tik eta Donostiako egunkarietan 1920tik 1930era. 1910etik, behin Buenos Airesen bizi zela, Honor, Moral y política baskongada seriea argitaratzen hasi zen. 1932an hil zen Jose Rufo Uriarte La Baskoniako zuzendaria, eta haren ondorengoa izan zen bost urtez.