Instrumentugilea

Durango, Juan de

Kapera maisu nafarra, bere elizgizon eta musika karrera El Escorialen (Madril) burutu zituen. Faltzesen jaio zen eta 1632ko irailaren 14an bertan bataiatu zuten. 1696an hil zen El Escorial monasterioan.

18 urterekin sartu zen erlijio zentru honetan eta nahiz eta musika ikasketak bere jaioterrian jaso eta arpa eta kanturako trebetasuna eduki, bere prestakuntza musikala monasterioko kapera maisu zela hobetu zituen. Hemen dago gorderik bere produkzioaren lan gehiena.

CRG

El Escorial monasterioan dauden dokumentuek, Solerren aurretik egon zen konpositore eta kopiatzaile garrantzitsuena bezala baieztatzen dute. Bere hamabi ahotsetarako Misa lanak eta gabon-kanta ugarik polikoralidadeko maisua zela egiatatzen dute. Hauetako batzuetan herri ezaugarriak nabari dira baita Hispaniako ohituretan loturak ere. Bere lan askok arparekin baxu kontinuoa interpretatzeko argibide zehatzak dakartzate, garai hartan ohizkoa ez zen bezela. Bere lanen artean azpimarratzekoak dira bi meza, latinez idatzitako eliz-musika ugari, hamalau gabon-kanta eta berrogeita hiru gizatiar tonu.

KSE

  • LAIRD, Paul R. "Durango, Juan", Oxford music online.
  • LÓPEZ-CALO, José. "Durango, Juan". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.