Kontzeptua

Doneztebeko Trapatana

Doneztebeko soka-dantza berezia interesgarria da alde batzuengatik: izena bera beste garai bateko aztarna da, antza denez bakarrik herri honetan mantendurik. XVIII. mendeko erreformek euskal dantzan eta musikan arrakasta berezia lortu omen dute Donezteben: Trapatan bera, soka-dantzaren azken atal famatua, segitu zen dantzatzen baina bi sexuen arteko batere kontaktu fisikorik gabe; zapiak jarri ziren eskuen artean helburu berberarekin, eta txistuaren musikari erreparatuz, Trapatan berean eta herri honetako beste musika batzuetan ere nabaria da txistulari musikarien eragina: kromatismoak, nota oso altuak, 5/8 konpasa bere modu akademikoan, eta abar (Sánchez Ekiza 1998). Dantza honen interesa ez da bakarrik, izan ere, Doneztebeko ondare ukaezina: soka-dantzaren eboluzioaren lekuko oso interesgarria da ere.