Ingeniariak

Díaz de Mendívil y Velasco, José María

Nekazaritza-ingeniari gasteiztarra. Vitoria-Gasteiz, 1879 - Vitoria-Gasteiz, 1967.

Jose Mª de Mendivil-en bizitza profesionala nekazaritzarekin uztartuta dago, patata-laborantzarekin batik bat. Ez dugu bere lehendabiziko esperientziei buruzko daturik; 1902. urtean nekazaritza-ingeniaritzan graduatu zena dakigu.

Geroago, Gasteizko Institutuko nekazaritza- katedra (Pio Cerradari lagunduz), Araban, Estatuko Nekazaritza Ikerketarako Institutuan 1934ra arte bete izandako lehendakari karguarekin bateragarri egin zuen. Kargu horretatik nekazaritza-ingeniari bezala lan nabarmena egin zuen.

Nekazaritza-arloan lurralde aitzindaria izanez Arabako nekazaritza-tradizioa kontutan eduki gabe ez dago inola ere Mendivilen ikerketei buruzko izaeraz jabetu ahal izaterik. Bere ikerketak hasi zituenean, Mendivilek Arabako Nekazaritza Etxea, Estatu guztian mota horretako lehendabizikoa -gerora Granja Modelo- 1851tik aurrera, egiten zetorren lana estimu handian izan zuen. Mende erdi beranduago agronomia zientzia autonomo bezala bilakatu zen, arlo horretakoak zituen erantzukizunak bere gain hartuz. Horrela, arabarren kasuan azukre-erremolatxa eta labore-hazi berriak sartu izana ez ezik, orduan erabat modan zeuden ongarri kimiko eta mineralak erabiltzen hastea ere ekarri zuen. Ildo horretan erabat garrantzitsua izan zen "hazi-hautatuen" ekoizpena, esamolde horrekin berriz ere Araba aitzindari izatera iritsi zen laborategi- eta baita hazkuntza -teknikak ulertu beharra izanez.

Tradizio horren instituzio- -eta intelektual-luzapena Errepublikako Gobernuak Iturrietan Patataren Hobekuntza-Gunea 1933an sortu zuenean etorri zen. Gune hori ezarri izanak badu gertakari batzuekin zerikusirik: alde batetik, aspalditik patata-laborantzak gainbehera nabarmen larria jasaten zetorrenari buruzko ideia, aditu guztiek partekatutakoa zen, eta beste lurralde batzuei ere eragiten zieten arazo hori, bere jatorria, tuberkuluak transmititutako birus irazgarrien hedapenarengatik zen. Beldur horrek, Nekazaritza Ministerioa, arabar Nekazal Atala bere menpean zen, gaiaz arduratzera eraman zuen. 1933an, Mendivili arazoa ikertu eta aldagaiak sortu, goiztiarragoak, beste gaixotasun batzuen aurrean gogorragoak, ustiaketa hobetzea ekarri zezaketenek garatzeko plan bat egin zezan agindua eman zion. Mendibilek ez zituen Espainiako Iparraldeko bertakoak zirenak bakarri ikertu; atzerrian ziren metodoetan ere sakontzerik ere izan zuen: ikerketa-bidaietan bisitatu zituen Holanda, Alemania, Belgika, Frantzia eta Bretañako teknikak erabili zituen. Aipatu Hobekuntza-gunearekin, 1941ean, bat egin zuen Ereintzarako Patata Nazio-Zerbitzuko lehen burua izan zen. Erakundeon lanari esker arabar patata-ustiaketak gorakada nabarmena izan zuen: 1932an 275.000 kintal metriko bildu ziren; 1943-1947 epealdian, kopurua ea laukoiztu egin zen. 1934 eta 1936 bitartean sortu zituen beste esperimentazio guneen artean, hauek dira: Riaño (Leon), Escarilla (Huesca), Burgos y Santander.

Bere Jarduera-esparrua mailaz maila zabalduz joan zen, gariaren eta tabakorriaren esparruetan ere sartuz. Bestalde, gariaren aldaeren laborantzan, (izatez gari-hazi eta espezie asko arabar lautadara egokitzea lortu zuen), Araban tabakorria sartzen, azukre-erremolatxari bultzada ematen edota "Baserriaren ihesa" izeneko Batzordeari (baserriak hustu zitezenari buruzko zioak aztertzearen ardura zuena) bultzada ematea bezalako ekimen aipagarrietan ere ekarpenak egin zituen.

Bere emarien oparotasun eta emankortasunak Mendivili (ideologia katoliko-kontserbadorea zuen) Francoren Erregimenean zehar karguak izatea ekarri zioten. Nekazal Ikerketetarako Institutuko burua izan zen. Arabako Aldundiko buru ere izan zen (1940 eta 1943ko tartean, jarduera horretan lehena izanez). Gasteizko Arte eta Ofizio Eskola, El Pensamiento Alavés egunkaria eta Museo Probintziala bezalako gizarte-lan garrantzitsuak ere sustatu zituen. Politika-ekonomikoari dagokion esparruan, arabar gizartearentzako garrantzi potentzial handia izan zuen tresna bat hitzartzeko trebetasuna erakutsi zuen: Arabako Ekonomia Ituna. Aldi hartan gutxik izan zuten, berak bezala, zientzia-mailako ospeaz gain, jokaera politikoa, sinesgarritasuna eta boterea.