Dantza

Dantza zirkularrak

Esanda gelditu den bezala, herriko mutilak dantzatzen zuten Elciegoko enparantzako Ama Birjinaren zuhaitz-dantza deritzon zinta-dantza aurkitu dezakegu, egun neskak6 egiten duten arren. Laguardiako 7 bertako beste dantza batekin ahaidetutako dantza da.

Beste zinta-dantza mota batzuk, oraingoan masta luzearen gainekoa, Pipaoneko dantzetan aurki ditzakegu. Mastaren inguruko txirikorda-dantza bat da, beste lurralde batzuetan egiten denaren antzekoa. Mastaren gainean, panpina8 batek txotxongilo edo inozo bezala dantzatzen zuen. Egile batzuk, panpina hori Naturaren pertsonifikazioarekin identifikatzen dute, Iurretarako esanda gelditu den bezala, batzuetan gaiarentzako eskatologia-maila gutxiagoko jatorria aurkitu nahi izan zaion arren. 9

Erlojuaren aurkako norabidea duen beste dantzetariko bat Paganoseko10 Txulalai izeneko dantza barregarria da, korruan egiten dena eta dantza-amaiera dantzariek elkarren artean gerri-kolpe xelebre batzuk emanez bukatuz.

Araban ere Aguraineko11 Soka Dantza edo Añana12 Gatzagako Dantza bezalako erlojuaren aurkako norabidean garatzen diren gizarte-dantza mistoak aurkitu ditzakegu.

Erromeriei13 amaiera ematen dieten Fandango (Jota) eta Arin-arinak ezin ahantzi ditzakegu.


6 FERNANDEZ IBAÑEZ, Jesus, (1983), Folklore de Elciego, in rev. Dantzariak, 24 zkia., 36 eta hurr. orr.

7 Id. 40 eta 46 orr.

8 EDBko Arabako Ordezkaritzako ikerketa-taldea, (1979), Pipaongo Folklorea, 33. orr.

9 Ikusi entziklopedia honetan Txotxongilo-ari buruzko artikulua.

10 JIMENEZ, Joaquin, (1978), Arabako Dantzak, in rev. Dantzariak, Dantzari eguna-78ari eskainitako ohizkanpoko zenbakia, 5. eta hurr. orr.

11 AA. AA. (1980), Fiesta de San Juan en Agurain, in rev. Dantzariak, 13. zkia, 50. orr.

12 EDBko Arabako Ordezkaritzako ikerketa-taldea (1980), Folklore de Gesaltza, in rev. Dantzariak, 14. zkia, 19. eta hurr. orr.

13 INTXAUSPE, Begoña, MARTINEZ de los SANTOS, Eduardo, (1983), Romería y danza de la Santísima Trinidad, in rev. Dantzariak, 25. zkia, 20. eta hurr. orr.

Bizkaiko Durangaldean (Abadiano, Berriz, Garay, Iurreta eta Mañaria) dantzak beti amaitzen dira Aurresku edo Soka Dantzarekin14, ondoren. Jota eta Arin-arina dantzatuz. Aurreskua edo Soka dantza15, emakumeak omentzen dituen hilara bakarrean egindako gizarte-dantza misto bezala interpretatzen da. Arin-arinaren16 ondoren enparantzatik Biribilketa bat dantzatuz irteten da, eskuetatik helduz txistu eta danbolinaren soinuz salto-saltoka joanez; norbaitek esan omen du Teseok labirintotik egindako ihesaldiaren antzera.

Enrique Jordak, De canciones, danzas y músicos del País Vasco-n17 hauxe baiezten du: "existió en Bilbao una curiosa danza puramente femenina, en la que tomaban parte las mujeres que ejercían el oficio de cargadoras en los muelles. Al concluir sus tareas, volvían a sus casas entrelazadas sus manos y bailando al son del tamboril", agian Biribilketa izan zitekeena, egileak horrela identifikatzen ez duen arren. Kasu horretan K.a. 1250. urtera arte atzera jo beharko genuke, Teseok18 kretar labirintotik egindako ihesaldira alegia.


14 Tiliño, (1983), Durangoko Merindadearen Dantzari-Dantza, in. Rev. Dantzariak, 24. zkia., 18-19 orr. Ikusi baita IRIGOIEN, Iñaki, (1978), Bizkaiko Dantzak, in rev. Dantzariak, , Dantzari eguna-78ari eskainitako ohizkanpoko zenbakia, 20. eta hurr. orr.

15 ETXEBARRIA Y GOIRI, J. L., (1969), Danzas de Vizcaya, Editorial Vizcaína, Bilbao.

16 JORDA, Enrique, (1977), LGEV, Bilbao, 120. orr., orripekoaren jatorria beharbada andaluziarra dela dio, geroztik Levantetik hedatu eta Nafarroatik zehar sartutakoa.

17 JORDA, Enrique, op. cit., 100. orr; elkarren lepoz-lepo egindako dantza zirkular bat ere (101. orr.) aipatzen du, horretara, "se percutían y golpeaban impúdicamente culo contra culo", D?Lancré Kontseilariak jasotzen duen bezala.

18 Op. Cit. 103.orr.

Aita Larramendik honela dio: "ya me parece que oigo tronar desde los púlpitos a misioneros y otros predicadores celosos y disparar centellas y rayos contra las carricadanzas, escudanzas y otros nombres que tienen los bailes o danzas comunes de Guipúzcoa19" eta horretatik "korrikadantzak" (Biribilketa) ohikoak zirena eratorri dezakegu, Euskal Herri guztian eta eremu mugakideetan bezala.

Gipuzkoan ere masta luze baten inguruko zinta dantzen exekuzioak aurkitzen ditugu (Zinta dantza, o Girgil dantza). Hasiera baten gizonezkoek20 agertutako dantza izan zen, gerora mistoa izatera iritsiz eta, egun emakumeak besterik ez egina izanez. Bitxitasun bezala, dantzaren ondoren, uso21 bat askatzen zela adierazi dezakegu.

Auzoko Nafarroarekin berdinak diren dantzak Berastegiko22 Soka Dantzan aurkitu ditzakegu.

Juan Ignacio de Iztuetak edo senarrek euren emakumeak omentzen dituzten -eta alderantziz-, edota omenaldiok sexu bietako gazteen artean diren gipuzkoar dantza batzuk jasotzen ditu23, egileak auzokide diren Bizkaia, Araba eta Nafarroako dantzetan bezala aipatutakoetan izaera selektiboa dutela uste duen zubiak egiten direla adieraziz24. Dantzok Gizon dantza, Gazte-dantza, Eche-andre-dantza, Escu-danza galaiena, y Escu-dantza nescachena izenak dituzte.


19 LARRAMENDI, Manuel de, (1969) Corografía de Guipúzcoa, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, San Sebastián, 240.orr.

20 BARANDIARAN, Gaizka de, (1978) Gipuzkoako Dantzak, in rev. Dantzari eguna-78ari eskainitako ohizkanpoko zenbakia. 4 eta hurr. orr.

21 zintadantza

22 Udaberri Dantzari Taldea, (1982), Berastegiko San Juan Iantziak, in rev. Dantzariak 21. zkia., 13 eta hurr. orr.

23 IZTUETA, Juan Ignacio, (1969), Guipuzcoaco dantza - Danzas de guipúzcoa, La Gran Enciclopedia Vasca (LGEV), Bilbao.

24 Op. cit. 181 orr. eta hurengoak.

Aurkitzen ditugun dantza zirkularrak mugakide diren beste lurraldeetakoen berdinak dira.

Bihotz Alai Folklore Taldeak Dantzariak25 aldizkariaren 24. zenbakian Barranca eta Burunda26 Altsasu, Iturmendi, Yabar, Araquilgo Hiriberriko Zortzikoari, Etxarri-Aranatzgo Dantzakiari, Urdiaingo Gizadantzari27 eta Arbizuko28 Maria Lanbreran Zaldiyari uztartutako eta Leizako Ingurutxoaren doinuarekin eta Ziordiko musika aldaeraren batekin ere uztartzen den Lakuntzako Alkate Dantza izeneko dantzaren inguruko ikerketa bat aurkezten du. Dantza misto bat dugu, zapiz elkartutako lerro bakarduna -aurrerago aztertu ahal izateko aukera izango dugu- eta dantzariak azpitik igarotzen diren zubiz osatua. Dantza orripeko eta arin-arin batez bukatzen da; Mikel Urtasunak Jotaren29 inguruan ez dagoela XVII. mende-amaiera edo XVIII. mende-hasiera aurretik idatzizko aipamenik baieztatzen du.

Baztanen, Zortzikoa ere aurkitzen dugu, Soka Dantza bezala, Mutil-Dantzaren hainbat aldaerekin, egun hamabost aldaera desberdin30 zenbatzera arte iritsi izanez, euretariko batzuen izendapenak animalien31 munduarekin duten harremanagatik ikertzaileen arretaren zio izatera iritsiz.

Beste dantza misto eta zirkular bat, kasu honetan bikoteka, Lizarrako32 Larrain Dantza da, eta dantza horren zatiak Sarrera, Kalejira33, Sarrera, Katea, 3/8 kate-amaiera, Orripekoa, Balsa, Orripeko Zaharra do klabean, nafar bolerak eta Biribilketa direna adieraziz, egileek Arbazuko Zortziko Dantzarekin eta Iruñea inguruko Bolerako Dantzarekin eta baita Artaxona, Gares (Puente la Reina), Deikaztelu (Dicastillo) eta beste toki batzuetakoekin ere uztartzen dutena da. Berriro ere gizarte-dantza misto batez dihardugu, neurri baten zirkularra, dultzaineroek jotakoa eta Nafarroako ipar eta hegoaren artean izandako musika trantsizio34 baten ekoizpena dena.

Sangotzako Merindadean Francisco Arrarasek "danza mixta que no deja de ser un Ingurutxo más35" bezala kalifikatzen duen Aezkoa36 haraneko Thun-Thuna edo Aurresku37 bat, eta Arive, Garde, Isaba, Uztarroz, eta Otsagabiatik hedatuta aurkitzen dena, Aurizberri38 eta Eugi39 eta Burdatzeko Ingurutxoa -dagokien Karrika Dantzarekin- aurkitzen ditugu. Merindadeko koreografia zirkularrak Sangotzako Orripeko Zaharrak eta Luzaideko Bolantak, osatzen dituzte.

Ingurutxoa Betelun40, Echarri-Aranazen, Cían, en Areson, eta Goizuetan, Osacaren, Huicin, Iribasen, eta Alcozen ere agertzen da. Juan Antonio Urbeltzek Ultzama, Araiz, Basaburuak, Larraun eta Arakil ere aipatzen ditu eta, jada Gipuzkoan, Bedayo eta Huarte-Amezketa41. Mutil Dantza Baraibaren, eta Baztánen42, eta bere Giza Dantza izenez, Arruazun43, eta Zortziko, bezala Altsasun, Ziordian44, eta Aranazen, eta Iturenen45 eta Soka Dantza Azpirozen, Arizkunen, eta Santestebanen; eta Gizon Dantza Vera de Bidasoan46.

Katadera dantza, Aldi dantza ere izendatzen dena, aulki batzuen inguruan egiten den joko-dantza bat da.

Otxagabian, Muskildako Amaren ohoreko dantza-sorta Orripekoarekin47 amaitzen da, bere mendebaldeko berdinarena baino erritmo askoz lasaiagokoa.

Behenafarroan jauziak dira dantza zirkularrei48 dagokienez nagusi, mugaren hegoaldeko muttikoak izenekoekin, berdinak ez badira ere, ahaidetasuna izanik. Bertan, Dantza-korda, Farandola edo Dantza Luzia hegoaldean Biribilketak duen gizarte-zeregina betetzera datorrela esan dezakegu.

Azkenik, Erriberako dantzetan masta baten inguruan biribilkatutako zinta49-dantzak ere aurkitzen ditugu. Makil-dantzen sortakoak dira, Gipuzkoan brokelak diren era berean, eta, Bizkaiari dagokionez ezpata-dantzarekikoak.


25 Bihotz ALAI Folklore Taldea, (1983), Lakuntzako Alkate Dantza, in rev. Dantzariak zbk. 24, 26 eta hurr. orr.

26 Op. cit. 33.

27 ARRARAS, Francisco, (1987), Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona I, DFN Principe de Viana Erakundea, Iruña 55. eta hurr. orr.

28 ARGAIZ, Serafín, (1989), El Aurresku de Arbizu, in rev. Dantzariak 44. zkia, 12-13 orr.

29 ARANBURU URTASUN, Mikel, (2000), Danzas y bailes de Navarra, Temas de Navarra, Pamplona, 72 eta hurr. orr.

30 IZETA, Mariano, y Gaiteros de Pamplona, (1978), Nafarroako Dantzak, in rev. Dantzariak, Dantzari eguna-78ari eskainitako ohizkanpoko zenbakia., 11. eta hurr. orr.

31 URBELTZ, Juan Antonio, (1978) Dantzak. Euskaldunen ohiko dantzei buruzko oharrak, Caja Laboral Popular, Bilbo.

32 Enrique Jordá-k Teseoko labirintoko dantzatetatik datorrela dio, ikusi op. cit. 14 orr. eta hurrengoak.

33 IZETA, Mariano, eta Gaiteros de Pamplona, op. cit. 14 eta hurr. orr.

34 Id. 14 orr.

35 Op. cit. 14. orr.

36 ARRARAS, Francisco, (1983), Danzas e indumentaria de Navarra. Sangotzako Merindadea, NFA Principe de Viana Erakundea, Iruñea.

37 Id. 61. orr.

38 Id. 36. orr.

39 Id. 44 eta hurr. orr.

40 ARRARAS, Francisco, (1987), Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona I, NFA Principe de Viana Erakundea, Iruñea.

41 URBELTZ, Juan Antonio, (1983), Ingurutxoak, in rev. Dantzariak, 26. zkia., 21.orr.

42 ARRARAS, Francisco, (1987), Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona II, NFA Principe de Viana Erakundea, Iruñea.

43 Gaiteros de Pamplona y grupo de danzas Iruña, (1979), Arruazuko Larrain Dantza, in rev. Dantzariak, 11. zkia.,. 21 eta hurr. orr.

44 MARTINEZ, Alazne, (1980), Zortziko de Ziordi, in rev. Dantzariak, 15. zkia.,. 27 eta hurr. orr.

45 F. Arrarásek Mutil Dantza deitzen dio (1987), Danzas e indumentaria de Navarra idazlanean. Merindad de Pamplona II, NFD Principe de Viana Erakundea, Iruñea, 110. orr.

46 Id. 81 eta hurr. orr.

47 EDB de Navarra y Gaiteros de Pamplona, (1984), Danzas de Ochagavía, in rev. Dantzariak, 28. zkia., 4 eta hurr. orr.

48 Ipar-Euskadiko Ordezkaritza, (1979), Nafarroa Beherako Dantza-jauziak, in rev. Dantzariak, 11. zkia., 13 eta hurr. orr.

49 Gaiteros de Pamplona, (1980), Dance de Kortes, in rev. Dantzariak, 15. zkia, 11 eta hurr. orr. Fustiñana, Ribaforada, Murchante, Corella, Ribera del Ebro eta Somontano del Moncayo, Almudevar, Sariñena, Tardienta, Huesca, Cetina, Encinacorba eta Atecakoekin uztartuta (in Dance de Kortes, rev. Dantzariak, 17. zkia, 14. eta hurr. orr.).

Hemen, Lapurdin bezala, aurkitzen ditugun dantza zirkularrak inguruko lurraldeetakoen berdinak direna ikus dezakegu.