Pilota

CURUCHAGUE, Melchor

Xistera handiaren asmatzaile pilotaria. Irungo Cesario txapeldun zaharrak emandako datuen arabera, 1888ko denboraldian, Melchor Curuchague Buenos Airesen zegoela, eskuineko eskumuturra hausteko zorte txarra izan zuen. Behin sendatuta, berriro agertu nahi izan zuen frontoietan, baina ohiko trebetasuna eta indarra galdu zituenez, ezinezkoa gertatu zitzaion lehengo maisutasun berarekin jokatzea, eta, beraz, lanbide irabazle bat zekarkion kirol horri uko egitea gogorra suertatu zitzaionez, bere eskumuturraren urritasuna artifizio mekaniko baten bidez konpentsatzeko modu bat imajinatu zuen. Berak egin zuen ohiko kapelua baino askoz luzeagoa eta kurboagoa zen kapelu bat, eta, hala, palanka ahaltsuago batez hornitua, Curuchague itzuli zen jokora. Bere etsaiei aurre egin zien eta garaitu ere egin zituen, pilotari jaurtitzean ematen zion indar handiagatik. Era honetan asmatu zuten txistera handia, Aduna eta Pedrosek, bere abantaila ukaezinak onartuz, adoptatu eta Euskal Herriko hegoaldean sartu zuten; Bidarteko Amiek, berriz, Valentzian erabiltzen ikasia zuen eta, urte batzuk beranduago, Euskalerria iparraldean modan jartzen zuen. Erref. Blazy, E.: La pelote basque, Bayonne, 1929, pp. 76-77.