Madrileko Medikuntzako Errege Akademiako akademikoa eta Toledoko Kabildo, Kardinal eta Artzapezpiku zen Dean jaunaren medikua, zeinak Larregraren ustez jatorri euskalduna duen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko 1776ko Estraktuei erreparatuz Cidek aurkeztutako idatzi bat topatzen dugu, El descubrimiento Solaniano izena hartu zuena. Horrez gain Arte esfigmica o Semeyótica Pulsoria... lana idatzi zuen (Iruñea, 1803). Garai hartan eta Solana de Luqueren garaitik puri-purian zegoen gaiari heldu zion, hots, pultsuaren araberako diagnosiaren gaiari.
