Olerkariak

Champourcin y Morán de Laredo, Ernestina

1972tik aurrera Madrilen ezartzen da bizitzen. Itzulera hau, betirako izango dena, gerra zibilean hiriburuan igarotako denborako bizipenen sentimendu eta oroitzapenak ekartzen ditu gogora. Oroitzapenen errekuperazioarekin ibilera, kezkak eta sufrimenduak islatzen ditu. Horrela sortzen da Primer exilio liburua. Bestalde, desengainatua dago, Madrilek ez baitauka bere oroitzapenetako Madrilen batere itxurarik. Egoera negatibo guzti honen aurrean, salbaziorako ate bat dago irekita: "harresiaren trasparentzia" deiturikoak traszendentzia barneratze-prozesutik zehar adierazten duena. Bizitzaren eta sentimenduen introspekzio honetatik sortzen da alde batetik bere azken lana Huyeron todas las islas, gizaki eta gauza maitatuen arteko haustura fisikoaren adierazpena, baina bestalde, fedea eta beste munduko behin betiko bizitzaren esperantza sendotua geratzen da.

Ernestina de Champourcinen pertsona eta lanak sortarazten duen onarpenak, hemen eta alde guztietan -Euzkadi Literatura Saria (1989), Ernestina de Champourcin Lehiaketa Sariaren sorrera Gasteizen, antologia eta ikerlan kritikoen argitarapena, Lan Guztien argitarapena, eta abar- bere irakurle eta olerki askotako bertsoetan bizirik darrai.