Euskal emigrazioaren prosopografia. Gipuzkoako ostalaria eta sukaldaria, 1931ko apirilaren 6an Mutrikun jaioa. Susanvillera (Kalifornia) emigratu zuen 1971n. Behin Kalifornian adineko bikote bat zaintzen zuen. Lassen Community College-ra joaten zen ingelesa ikastera. 1972an, bere ahizpak, Josephinek eta bere koinatuak, Fernando Larrañagak, Brass Rail euskal jatetxea ireki zuten Altasen, Kalifornian. Elvira 8 urtez joan zen ahizparekin lan egitera, 1980an Eusebio Cenozekin ezkondu zen arte. Eusebiok Overland Hotel Basque Restaurant erosi zuen eta 1980an Gardnervillera joan ziren jatetxe-hotelean lan egitera. Eusebio tabernaz arduratzen zen eta Elvira sukaldaritzaz.
Gloria TOTORICAGÜENA EGURROLA
Gloria TOTORICAGÜENA EGURROLA