Konposatzaileak

Catalan Sanchez, Teresa

Catalanek konposatzeaz gain musika munduan beste arlo batzuk landu ditu. 1982an Iruñeko Udaletxeak babesturiko Topaketen musika saila zuzendu zuen eta hurrengo urtean, Nafarroako Jaialdien zuzendaritza bere gain hartu zuen. Iruñeko Konpositore Taldearen kide fundatzailea da eta Nafarroako Gobernuaren Kultura Kontseiluko kide izan zen (1985-1987). Donostian antolatu ziren Euskal Musika Berrien Jardunaldietako lehen lau ekitaldiak antolatu zituen (1987-1990). 1988an Iruñean antolatu zen Musika Garaikideko IV. Zikloa ere antolatu zuen. Veruelako Monasterioan (Zaragoza) garatu ziren Veruela Música Viva izeneko Nazioarteo Musika Konposizio Ikastaroen lehen zazpi ekitaldiak zuzendu zituen (1994-1999). Era berean, monasterio berean antolatu zen Veruela Música Viva Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari izan zen (1996-2000). Konposizio eta Instrumentazio espezialitatean katedradun gisa ondorengo postuak bete ditu: Zaragozako Goi Musika Kontserbatorioko maisu, zuzendariorde (1995-97) eta Zuzendaritza, Konposizio eta Musikaren Teoria Saileko burua (1997-98). 1990 eta 1992 urte bitartean Tarazonako Estatu-Mailako Musikaren Kontserbatorioko (Zaragoza) zuzendaria izan zen.

CRG