Konposatzaileak

Catalan Sanchez, Teresa

Bere jaioterriko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen piano eta konposizio ikasketak. Fernando Remacha, Eraso Olaetxea, Juan, Luis Morondo eta Luis Taberna izan ziren bere maisu garrantzitsuenak. Valentziako Unibertsitatean Musika Sormen eta Estetikan masterra eskuratu zuen. Chigiana de Siena (Italia) Akademian hobekuntza kurtsoak, Franco Donaton maisuarekin, eta Musikaren Soziologia eta Konposizio Garaikideko Teknikako ikasketak egin zituen Ramon Barce eta Agustin Gonzalez Acilu maisuekin. Era berean T. Marco, L. Nono, Samuel Adler, Yihzak Sadai, George Benjamin, Guy Reibel eta Luca Lombardi maisuek emandako udako ikastaro eta ikasgai magistral ezberdinetan egon da.

CRG