Konposatzaileak

Castel, Jose

1737ko azaroaren 7an Tuteran bataiatutako kapera maisu eta konpositore nafarra. 1807ko azaroaren 2an Tuteran hil zen.

1751 urtera arte gutxienez Tarazonako katedraleko infante izan zen. 1773an, orduan Tuterako kolegiata zenaren kaperako maisua izendatu zuten, hemen bizi izan zelarik hil arte.

Beatriz Gurbindoren ustez, konpositore hau eszenako tonadillen egile ezezagurekin identifikatu behar da. Lan hauek Madrilen estreinatu ziren, hein batean, autoreak Tuterako kabildoari Gortea bisitatzeko eskatzen zizkion lizentziekin batera. Bere ekoizpen ugariaren artean (laurogei titulu baino gehiago) azpimarratzekoak dira La gitana y el hospital de incurables eta La jardinerita y estatua del abate. Bere estiloa, orokorrean, garaiko konpositoreena da, nahiz eta batzuetan italiar erako errezitatiboak erabili, hau da, abestuak eta ez mintzatuak eta baita, La hermosa gitanilla en el Coliseo bezalako lanetan, koruak ere. Aipatzekoa da Parisen argitaratu zituen bere lanetako batzuk, konkretuki, garai hartan ezohikoak ziren bi biolin eta baxurako sei hirukote. 1796an emaztea hildakoan, Castelek eliza-barruko egoera lortu zuen.

  • GURBINDO GIL, Beatriz. "José Castel (1737-1807) y la tonadilla, entre Tudela y Madrid", Nassarre, XVII, 1-2, 243-297 orr.
  • RUIZ TARAZONA, Andrés. "Castel, José". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 3. t., 322-323 orr.
  • SAGASETA ARISTEGUI, Aurelio; MARÍN ROYO, Luis María. "Castel, José". Non: Gran Enciclopedia Navarra. Iruñea: CAN, 1990. 3. t., 195 or.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.