Merkatariak

CARRESE BARRULLET, Pablo

Zuberoako merkataria, Tardetsen 1735. urtearen inguruan jaioa eta Tolosan, Gipuzkoan, mendearen erdialdean finkatua, bere familia bertan bizi zelarik. Konbentzio Gerran, dirudienez, han bizi zen oraindik, eta frantziarrek 880.369 libera frantses zor zizkioten, emandako hornidurengatik. Pablo Zuberoako merkatari talde baten burua da. Erref. Insausti, Sebastián de: Donostiako merkataritzaren historiarako apunteak. Zuberoako merkatarien talde bat: Pablo Carrese Barrullet, «Boletín de Estudios Histórico de San Sebastián», 4. zk., 1970, pp. 273-288.