Musikariak

Boneta, Juan José de

Aldi baterako organo-jolea, Irungo Junkaleko Andre Mariaren elizan eta Cuzcurritako San Migelen elizan (Errioxan).

Migel Balzolak Irungo Junkaleko Andre Mariaren elizan organo-jole gisa izan zuen agintaldi luzean zehar (1780-1817) postutik kanpo egon beharra izan zuen 1796.eko apirilean. Irungo udalak itzuli ezean postua galduko duelako mehatxuaren aurrean, Balzolak berak bideratu zuen Juan José Bonetak bere tokia har zezala, 1796ko ekainetik aurrera, bera Irunera, organistiaren burura itzuliko zen arte. Ekimen honek, ordea, ez zuen izan Irungo udalbatzaren sostengua, leporatu baitzioten bere eginkizunetatik at aritu zela, bere erantzukizunari kale eginez, bitarteko ezegokiez baliatuta (Irungo udal artxiboa: 1796-6-12ko akta, 41. lib., 122au orr.). Gerora, Irungo alkateak baieztatu zuen ezen 1796.eko ekainaren zortzian Boneta agertu zitzaiola etxean gauez jakinarazteko biharamunean bertan behera utziko lituzkeela Irungo organo-jole gisa egiten zituen eginkizunak, kargu bereko lanei ekiteko Cuzcurrita errioxar hiribilduko San Migelen elizan, bere ordez, musikari itsu bat proposatuz. Alkateak ez zion iritzi bat ere egoki proposamenari eta, ondorioz, "unibertsitatea" berriro ere erdeinatu eta gutxietsi egin duela Migel Balzola jaunak, eginbeharrak zer nolako ardura gabeziaz zerabiltzan egiaztatuz eta eragiten zituen ondorio desegokiak gaitzetsiz (Irungo udal artxiboa: 1796-6-12ko akta, 41. lib., 122au-123at. orr.). Azkenik, Balzola 1796.eko ekainaren 27an itzuli zen Irunera, organo-jolearen eginkizunei berrekiteko.

Juan Jose Boneta Orion zendu zen 1840.eko apirilaren 16an, Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan agertzen den legez ( Orioko Bariko San Nikolasen funtsa, hiletak: 1824-1874, 46au orr.).

  • ANSORENA, José Luis; BAGÜÉS, Jon. "Guipúzcoa". CASARES, Emilio (zuz.). Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Madril: SGAE, 2000, 6. Lib., 76-85 orr.
  • CAPDEPÓN, Paulino. La música en Irún en el siglo XIX: la capilla de música de la Iglesia de Santa María del Juncal. Irun: udala eta Eresbil, 2011.
  • GABARAIN, María Teresa. "Evolución política de los valles del Bajo Bidasoa y del Oiartzun (1808-1840)". Bilduma aldizkaria. 1999, 13. alea, 7-160 orr.
  • MÚGICA, Serapio. Monografía histórica de la villa de Irún, Vda. de B. Valverde, Irun 1903 (edizio faksimila: Irun: udala, 1993).
  • MÚGICA, Serapio. "Irún". Geografía de Guipúzcoa, Bartzelona: Alberto Martin, ca. 1915.
  • PUCHE MARTINEZ, Aitor G. Irún, veinte siglos de historia, Irun: udala, 2000.
  • RODRÍGUEZ SUSO, Carmen. "La figura del organista en el País Vasco". Revista de Musicología. 1985, VIII-1 lib., 57-76 orr.
  • URANZU, Luis de. Un pueblo en la frontera, Irun: Luis de Uranzu Kultur Taldea, 2003.
  • URANZU, Luis de. Diccionario del Bidasoa, Irun: Luis de Uranzu Kultur Taldea, 2003.
  • URANZU, Luis de. Lo que el río vio. Biografía del río Bidasoa, Irun: Luis de Uranzu Kultur Taldea, 2003.
  • URRUTIKOETXEA, Jose. En una mesa y compañía: caserío y familia campesina en la crisis de la "sociedad tradicional". Irun, 1766-1845, Donostia: Deustuko unibertsitatearen Filosofia eta Letren fakultatea, 1992.
  • VIRTO, Rosa María. "Irún en el siglo XIX. Transformaciones profundas del ámbito local". Boletín de estudios del Bidasoa. 1996, 13. zbkia, 1996, 333-348 orr.