Argazkilari bizkaitar hau Sestaon jaio zen 1919an, eta Bilbon hil, 2002an.
Modu autodidaktan ikasi zuen, eta argazkilaritzan gogotik aritu zen 50. eta 60. hamarkadetan. Urte haietan lehiaketa ugari irabazi zituen. Urte batzuk beranduago, 1976an, beraren seme Iñaki Bilbao margolariarekin batera, erakusketa egin zuen Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan. Irudi soilak aurkeztu zituen. Lehen planoa fokatuta agertzen zen eta hondoa fokatu gabe, osaerari tentsioa emanez eta eszenaren izaera poetikoa biziki nabarmenduz. Era berean, hirurogeita hamargarren hamarkadan bakarkako erakusketak egin zituen.
Hil ondoren, Bilbaoren obra semeak gainbegiratuta aurkeztu izan da, Iñaki Bilbao 1919-2002 Argazkiak fotografías izenburupean, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan (2003) eta Sestaoko Kultura Aretoan (2004).
