Zinekoak

Betirako Sua

Aiete Films eta Azkubia Films euskal produkzio-etxeek eta José Esteban Alenda, S.A. madrildarrak produzitu zuten filma, 1984an.

Proiektua sortu, 1979an sortu zen, Rebolledo Euskal Herri-Musika obraren produkzioan laguntzen ari zela. Euskal herri-musikari buruzko dokumental liriko bat da hori. Fernando Larruquertena.

Hor, Rebolledok Goizean goizik abestia entzuten du, ezkondu eta egun berean alargun gelditzen den emakume baten istorio tristea, eta film baterako gaia ikusten. Dena dela, nola garaiko produkzio bat den, Uribe eta Rebolledo La muerte de Mikel filma egiten hasi ziren lehenik. Hitzartu zuten, ordea, emakumearen istorioa filmatuko zutela gero, lehen abenturaren emaitza ekonomikoak positiboak baldin baziren. La muerte de Mikelen arrakastaren ondoren, bi zinemagileak -Uribe produkzioan eta Rebolledo zuzendari- maitasun-istorioan sartu ziren. XVII. mendeko Zuberoan gertatzen da. Emakume gazte baten istorio hunkigarria. Birao batengatik, senarra galtzen du, harekin ezkondu eta egun berean. Gero, gauetan berpizten, sorginkeria bati esker. Gidoiaren egiturak, Pier Paolo Pasoliniren Mila gau eta bat gehiagok bezala adibidez, bata bestearen barruan dauden errusiar panpinatxo horien forma hartzen du. Ondoz ondoko flash back batzuek Gabrielle Loithegiren eta Pierre Irigarairen amodio-istorio zorigaiztokoan sartzen gaituzte.

Aipagarria da, halaber, Javier Aguirresaroberen argazkigintza, halako tankera kristalino fin bat ematen baitio filmari, nahiz eta batzuetan Fuego eternok gehiegizko estetizismoa darabilen. Zuzendariaren tratamendu hotz eta urruna dateke filmaren akatsik handiena. Heriotzatik harago doan amodio-kantu etsia iraultza surrealistak proposatzen zuen amodio arau-hausle haren iruditik hurbil dago. Horrek tratamendu berdin erradikala eskatzen zuen, Rebolledoren kamerak dakarren begirada hain akademiko horren ordez. Ez ikusleek, ez kritikak, ez zuten lagundu film handinahi, bitxi, batzuetan iradokigarri eta alde batzuetatik huts emandako hau. Karrera interesgarria eduki zuen, halere, zinemaldi batzuetan. Moskuko Zinemaldian parte hartu zuen, eta interes handia piztu, kritikarien eta ikusleen artean, eta Lehen Saria eta Argazkigintza Onenaren Saria eskuratu zituen Portoko Zinemaldian.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 or.
  • López Echevarrieta, Alberto: Cine Vasco: de ayer a hoy -época sonora-, Bilbo, Mensajero, 1984, 331 or.
  • Miguel, Casilda de; Rebolledo Zabache, José Ángel; Marín Murillo, Flora: Ilusión y realidad. La aventura del cine vasco en los años ochenta, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 1999, 295 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zk., 1999, 407 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.
  • Unsain, José Maria: El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 or.
  • Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbo, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 or.