Kontzeptua

Bertsolaritza

XX. mendeko laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera bertsolaritza emanaldiak biderkatu dira eta, batez ere, bere jarduera arloak zabaltzen joan dira. Joserra Garciak, Andoni Egañak eta Jon Sarasuak El arte del bertsolarismo (Bertsolari liburuak argitaletxea, 2001) liburuan gaur egungo bertsolaritzaren adierazpenak bost direla diote.

Gaur egungo bertsolaritzaren mailarik garrantzitsuena, nagusia, adierazpena espektakulu kultural gisa agertzea da. Leku itxi zein irekietan izaten dira eta urtero 1200 emanaldi inguru kontratatzen dira. Emanaldi hauek formaltasun maila ezberdinak dituzte: hiriburuetako zinema edo antzoki batean, festen egitarauen barnean herriko enparantzetan, frontoietan errezitaldiak ematen zein horretarako antolatu diren afarietan jarduten dira bertsolariak. Emanaldi hauetan gutxienez bi bertsolarik eta gehienez zortzik parte hartzen dute, antolatzaileek jardunean dauden ehun bertsolarien artean aukeratzen dituztenak (hala ere orokorrean deituenak hogei bat izaten dira).

Bertsolaritzako adierazpen publikoari buruzko lehen atal honetan, hainbat emanaldi mota ezberdindu ahal ditugu:

  • Bertsolariek bat-batean landuko dituzten gaiak proposatzen dituen gai-jartzaile batek zuzendutako errezitaldia. Antzoki, frontoi zein herrietako enparantzetan antolatzen da.
  • Bi edo hiru bertsolarik emandako errezitaldi askea, kasu honetan ez dago gaia proposatuko duen gai-jartzailerik eta bertsolariek beraiek emanaldiaren nondik norakoak zehaztuko dituzte.
  • Bazkalondoko errezitaldia. Bertso saioak egiteko antolatzen diren bazkalondo zein afalondo herritarretan egiten diren emanaldiak.
  • Bestelako gertaeratan egiten diren emanaldi osagarriak: hiletak, inaugurazioak, ezkontzak, ekitaldi politikoak, omenaldiak, gertaera sozialak, etab.
  • Formatu berriak: bertso-tramak (gai-jartzaileak proposaturiko antzerti-gidoi bat kontuan izanda bertsolariek egiten duten emanaldi inprobisatua), saio esperimentalak (gai bati buruzko monografikoak, bertsolari bakarrarekin, etab).
2001. urteko bertsolaritza emanaldiak
Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
PROBINTZIA Jaialdiak Plazak Bazkalondoa Txapelketak Hitzaldiak
GIPUZKOA73599 6 8
BIZKAIA179 87 18 7 21
NAFARROA178 77 47 10 24
ARABA18 10 5 5 0
IPAR EUSKAL HERRIA7 2 2 0 0
GUZTIRA1553123363811

2001. urteko bertsolaritza emanaldiak
Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
PROBINTZIA Ekitaldiak Bereziak Txapelketak Didaktikoak Bestelakoak
GIPUZKOA39 30 6 4 9
BIZKAIA72 36 10 14 6
NAFARROA28 8 7 2 7
ARABA10 1 4 1 17
IPAR EUSKAL HERRIA23 4 0 0 0
GUZTIRA88138523327

Adierazpen nagusi honen, adierazpen publikoaren, adierazpen berezia bertsolarien emanaldiak eta txapelketak dira, puntuazioen bitartez sariak (txapela lehiaketetako bereizgarria delarik) ematen dituen epaimahai baten aurrean inprobisatzaileak lehiatzen direnean. Hainbat mailako emanaldiak eta txapelketak egiten dira, haurrenak, gazteenak, eskualdekoak zein probintzialak, eta guztien gainetik bertsolaritza lehiaketako gertakari nagusiena dago, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, lau urtetan behin egiten dena.

Bertsolaritza lehen eta bigarren mailako hezkuntzaren elementu osagarria bihurtu da, XX. mendeko laurogeiko hamarkadan herabeki hasi zen bidea eginez eta azken hamarkadan gero eta finkatuagoa dago eremu horretan. Ez dago erabat orokortuta, baina bertsolaritzaren erabilera irakaskuntzaren hizkuntza eta literatura irakasgaien osagai bezala hedatu samarra dago.

Ia bi hamarkadetako esperimentazioa daramatzan alorra dugu honakoa. Saiakuntza ugari egin dira, batzuetan irakasle bakartuen eskutik, eta beste batzuetan Ikastolen Elkarteetan gai hau koordinatzea zeregin bakartzat duten profesionalen eskutik. Era berean, material didaktiko handia argitaratu da (horretarako prestatutako liburuetan, zein kasetetan, edota hizkuntza liburuetako eduki eta ariketa osogarri bezala ere). XXI. mendearen hasieran bertsolaritzak eskolako irakaskuntzan izan dezakeen ekarpenari buruzko planteamendu pedagogiko berriak garatzen ari dira, batez ere belaunaldi berrietan igartzen diren adierazpen linguistikoaren gabeziak (bereziki mintzaerari buruzkoak) arintzera zuzenduak.

Bertsolaritza lehen eta bigarren mailako hezkuntzaren elementu osagarria bihurtu da, XX. mendeko laurogeiko hamarkadan herabeki hasi zen bidea eginez eta azken hamarkadan gero eta finkatuagoa dago eremu horretan. Ez dago erabat orokortuta, baina bertsolaritzaren erabilera irakaskuntzaren hizkuntza eta literatura irakasgaien osagai bezala hedatu samarra dago.

Ia bi hamarkadetako esperimentazioa daramatzan alorra dugu honakoa. Saiakuntza ugari egin dira, batzuetan irakasle bakartuen eskutik, eta beste batzuetan Ikastolen Elkarteetan gai hau koordinatzea zeregin bakartzat duten profesionalen eskutik. Era berean, material didaktiko handia argitaratu da (horretarako prestatutako liburuetan, zein kasetetan, edota hizkuntza liburuetako eduki eta ariketa osogarri bezala ere). XXI. mendearen hasieran bertsolaritzak eskolako irakaskuntzan izan dezakeen ekarpenari buruzko planteamendu pedagogiko berriak garatzen ari dira, batez ere belaunaldi berrietan igartzen diren adierazpen linguistikoaren gabeziak (bereziki mintzaerari buruzkoak) arintzera zuzenduak.

Bertsolaritza ikus-entzunezko hedabideen azpigeneroa ere bada, telebistan eta irratian arteari eskainitako saioak ematen dituzte. Astean behingo saioak dira eta batez ere grabatutako bertsolarien emanaldiak eskaintzen dituzte, antologien iruzkinekin eginda. Jarduera hau irratian nahiko beteranoa da (irratitik bertsoak XX. mendeko 60ko hamarkadako urteetatik ematen dituzte). Telebista XX. mendeko 90eko hamarkadako urteetan hasi zen bertsolaritzarekin probak egiten, eta XXI. mende hasieran Hitzetik Hortzera, bertsolaritzari buruz astean behin ematen duten saioa, Euskal Telebistako (Euskal Telebista Publikoa) programa klasikoa bihurtu da.

Bertsolaria gaztea da, gehiengoa unibertsitarioa, eta sorkuntza literarioak dituen modalitate guztietan maiz aritzen da, ez da bakar batera mugatzen. XX. mende bukaeran emakume bertsolaria gizonaren mailan izana lorpen eztabaidaezina da.

Festibalek, mota guztietakoak lehen ikusi dugunez, jorratzen diren gaiak gero eta desberdinagoak eta zehatzagoak izatea egiten dute. Bertsolaria arrakasta izan ahal izateko, munduan gertatzen diren gauza guztien jakinaren gainean egon behar da.

Fikziozko pertsonaien aipamenak, zinea, literatura, dena proposatu dezakete bat-batean aritzeko gaia izateko, beste bertsolari batzuekin eztabaidan zein bakarka jarduteko. Baina edukia bakarrik ez: ezarritako dinamika ere ugaria eta aldakorra da, gero eta sofistikazio eta zailtasun maila handiagoak hartuz.

Bertsolaritzaren berezko sorkuntzaz gain, mugimendua zentzu hertsian esanda Euskal kulturaren ikuspegiaren esanguratsuenetarikoa da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak egiten duen lanaren inguruan, bertsolaritzaren transmisioan, hedapenean eta ikerketan sakontzen da.

Bertso eskola-tailerrek (bertso-eskolak), irakaskuntza arautuan bertsolaritzari ematen zaion tratamenduarekin batera, gaur egungo bertsolaritza mugimenduaren oinarri soziala osatzen dute. Bertsolari gazteak agertzea eta zaletasun berria sendotzea bermatzen du, hein handi batean, bertsolaritza belaunez belaun transmititu ahal izatea.

Hedabideetan egoteak (prentsa idatzia, irratia eta telebista), txapelketak eta jardunaldiak antolatzeak edo bertso-liburuak, bertsolarien biografiak eta abar argitaratzeak bertsolaritza euskal gizartean bizirik egotea egiten du.

Orain arte egin diren txapelketa guztietan bat-batean bota diren bertsoen corpus garrantzitsu baten bildumak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 1998tik urtero inprobisatutako bertsoen antologia biltzen duen Bapatean izeneko liburua argitaratzeak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak idatzizko eta ikus-entzunezko corpus horren artxiboan eta katalogazioan egiten duen lan etengabeak, interesa duen ikertzaile ororen esku bildutako materiala jartzen duenak, alor honetan ikerkuntza azkar aurreratzea egiten dute. Historia osoan lehendabiziko aldiz bertsolariak lantzen duten arteari buruzko hausnarketa berrien eta interesgarrien ekarpenak egin izana eremu honetan nabarmendu beharreko gertaera da. Hausnarketa hauek, nahiz eta hasieran intuitiboak baino ez izan, bat-bateko bertsolaritza berezko generotzat eta genero desberdintzat hartzearen egokitasuna ezartzen dute.

FIA