Lexikoa

BERBEREA

Alderatu ohi da euskara berbera hizkuntzarekin. Alderaketa hauek hitz gutxi batzuen arteko konparaketara murrizten da, adibide iker (berberera) eta aker (euskara); aña eta anaia; ezte eta asto, eta abar. Dena den azken denboran aipatzen den konparazio taula honoko hau da:

I. Euskara - hegoaldeko berberera

Ni: nekk(i); hi: kiyin, kiy; gu: nekni (neskak), wenti; k/hau: yuad; izar: itri; emakume: tam art; gizon: argäz; k/hori: aurag; lehor: yar; izen: isem; haur: arrau; zahar: asser; ama: yimmi; soka: iziker, asyun.

2. Euskara – Rif aldeko berberera

Antzekotasun zerrendak, gaur egun oso kritikatua den glotokronoligia metodologiaren arabera, adierazle aritmetikora murriztuko lirateke, eta Tovarrek dionez euskararen alderaketaren kasuan hegoaldeko berberarekin antza 10,86 eta 7,38koa izango litzateke eta Rifekoarekin, aldiz, 9,67 eta 6koa, horrek esan nahiko luke euskararekin izandako auzotasuna edo kontaktua Madeleine aldiaren amaierakoa dela, noiz, benetan gertatu zitekeen paleolitikoko euskal-akitaniar kultura ekialde espainiarretik hedatzea Afrikaraino. Tovarrek oharpen baliotsu hau egiten du: “ Euskarak alde batetik eta egiptoar hizkuntzak (eta arabierak) beste aldetik antzekok dituzten elementuen  alderatzean agian ahalbidetu dezake berbereraren dialektoetan bi geruza ezagutzea: bata mendebaldekoa eta bestea kamito-semitikoa. Halere kontuan eduki behar dugu, Tovarrek dionaren arabera, “izena” euskal  hitzaren hedadura zabala euskaratik arabierara arte. Beti ere aspaldikoa izanik ere, euskal- bereber  ahaidetasuna, ahaidetasuna deitu al badaiteke hitz gutxi batzuen maileguari, hurbilagokoak diren beste edozein hizkuntza kaukasiar  baino ia mila urte gertuagoko azaltzen da. Tovarren arabera beti, balizko  berbererekiko bereizketak gutxienez 8.000 urteko tarte batera eramango gintuzke “sorburu bera balego neolitikoaren hasierara garamatza”.  Harrigarria da baieztapen hau zeren Euskal Herrian neolitiko K.a. 4.000 urteen artean doi-doi adierazten bait da. Alderantziz, oso bestelakoa dena, gertuena moduan proposatutako zenbakiak mesolitikoaren hasiera eta paleolitikoaren amaierarekin bat egiten du. Kasu honetan hizkuntza berbererekin izandako elementu komunak mendebaldeko europar funtsekoak izan daitezke. “Euskara paleolitikoaren” kokagune zentrala (“baskitanoa”) (1) adierazgarri esanguratsuekin bai kaukasiarrenean bai berberera norabidean, garai hartan ekialderago kokatuak, oso egoki kokatzen dute sakabanatze-gune bezala, ez soilik kultura gaietan (margo baskitanoak) baizik eta linguistikan eta batez ere hiztegi kontuetan.Bernardo Estornés Lasa

(1) Zenbait ikerleen ustetan historiaurreko euskal-akitaniar hizkuntz eta kultura batasuna. (Itzultzailearen oharra)

Refe. Tovar, A: El método léxico-estadístico y su aplicación a las relaciones del vascuence. Boletin de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País”. 3. zenbakia. 1961.

Tovar, A: La lengua vasca.

Estornés Lasa, B.: Orígenes de los vascos. 1. alea 247-250 orriak; 3. alea 317. orrotik aurrera, 437-440 orriak; 4. alea bereberes y vascos, 111-119 orriak; lengua bereber y vascuence, 170, 149,163,172,176,180; conclusiones 180, 362,364,382. Donostia,1966.