Medikuntza

Basterrechea Varela, Ignacio (1977ko bertsioa)

Bergaran 1936an jaiotako mediku gipuzkoarra. Santiago de Compostelako Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatua, Iruñeko Gurutze Gorriaren ospitale anbulatorioan hasi zen lanean 1964an, ginekologia zerbitzuan. Lan hori Gurutze Gorriko Dama Laguntzaile Boluntarioen Eskolako irakasle izatearekin uztartu zuen, eta 1977an zuzendari izatera iritsi zen.

Nafarroako Gurutze Gorriaren Batzorde Iraunkorrean sartu zen, eta 1981eko abendutik 1986ko maiatzera bitartean izan zen presidente. Bere agintaldian, antolaketa sail ezberdinak berregituratu ziren eta Formakuntza Zentroan sortu zen.