Medikuntza

Basterrechea Varela, Ignacio

Bergaran 1936an jaiotako mediku gipuzkoarra.

Santiago de Compostelako Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatua, Iruñeko Gurutze Gorriaren ospitale dispentsarioan hasi zen lanean 1964an, ginekologia zerbitzuan. Lan hori Gurutze Gorriko Dama Laguntzaile Boluntarioen Eskolako irakasle izatearekin uztartu zuen, eta 1977an zuzendari izatera iritsi zen.

Nafarroako Gurutze Gorriaren Batzorde Iraunkorrean sartu zen, eta 1981eko abendutik 1986ko maiatzera bitartean izan zen presidente. Haren agindupean, antolakuntza-sailak berregituratu ziren, eta prestakuntza-zentro bat sortu zen. 2002an Gurutze Gorriaren Urrezko domina eman zioten.