Enpresariak

Barthe, Domingo

Euskal emigrazioaren prosopografia.

Argentinara joandako enpresaria.

Auñamendiren iparraldeko maldan ostendutako herritxo baten jaioa.

Behin Argentinan zela mate belarraren salmentan ziharduen etxe batean langile bezala lan egiten hasi zen. Lan horretan hiru urtetan ekin zion, 1870. urte bukaeran Paraguayra joan eta La Encarnación Hiribilduan ezarrita zegoen belar-etxe baten langile bezala jardunaz. Egoera horretan beste bost urte izan zen eta jada zeukan eskarmentuarekin, bertan negozio bat erosi eta beste urte betetan zehar iraun zuen.

Geroago Buenos Airesera joan zen eta ondoren Misionesera berak ezagutzen zuen arloan jarduten jarraitzeko eta 20.000 franko zituela. Orduan Atal Orokordun etxea sortu zuen eta beste bat Paraguayn, bere kapitala 200.000 pesotara handituz. Ondoren zelai bat erosi eta 25.000 abelburuz hornitu zuen.

Garaiko komunikazio-eragozpenak, Hegoamerikako atal horretan, ontzi-sorta bat eskuratzeko ahalegina egin (guztira 25) eta bere lehenengo baporea eraikitzea agintzera eraman zuten. Geroztik belarretarako haize errotak ezarri zituen Posadas, Buenos Aires eta Rosarion, milaka hektarea gehiago erosteaz gainera. Geroagora ontzigintza-eraikuntzetarako ontziola sortzeari ekin izan zion.

1913an sortutako Barthe koloniak, 400 kilometro koadroko zabalera izan zuen, bertakotutako 33 sendi izanez. 1.000 hektarea plantazioaz gain, zerrategia, haize errota, etorkinen hotela eta eurena izan zen eskola bat eduki zituen.

Bere semeak Jorge Rodolfo, Raul, Adolfo eta Anibal izan ziren.

    • Uriarte, Jose R: Los baskos en la Nación Argentina, Bs. As. La Baskonia Argitaletxea, 1917, 477. orr.