Kulturalak

Barandiaran Fundazioa

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa Fundazioa 1988ko apirilaren 20an, Ataungo Sara baserrian, Jose Miguel de Barandiaranen beraren lehendakaritzapean eratu zen, ondorengoak xede zituela:

  1. Jose Miguel de Barandiaranen argitaratutako eta argitaragabeko ekoizpen ikaragarri guztia, bere idatzi guztien jatorrizko testuak eta baita bere elkarrizketa, hitzaldi, mintzaldi edota beste edonolako film edo gainontzeko baliabide batzuen bitartez era magnetikoan bilduak izan zitezkeen ahoz egindako ekarpenak katalogatu eta artxibatuz, sistematikoki biltzea.
  2. Bere zientzia-ekoizpen guztiaren edizio kritiko zaindu bat sustatzea, horretarako dagozkion aditu-batzordeak sortuz.
  3. Bere bizitza, pentsaera eta zientzia eta kulturari egin dizkion ekarpenak ikertu, bere lana nazio- eta baita nazioarte-mailan hedatuz.
  4. Berak bultzatu eta abiarazitako Euskal Herriko Etnografia-Atlasari dagokion ikerketa-ekimena prestatzen jarraitu. Horretarako, egitasmo honetan lanean diharduten Barandiaranek Baskoniako lurralde desberdinetan sortu eta gaitutako "Etniker talde" ugariak baliabidez hornitu eta sustatzeari ekingo dio.
  5. Euskal Herriko lurralde-eremuan berak landutako Aurre-historia, Arkeologia, Antropología eta Etnologia jakintza-esparruetan ikerketarako beka eta egitasmoa sustatu.
  6. Halaber, ikastaroak, seminarioak, hitzaldiak eta beste antzerako ekintzak sustatu eta Fundaziotik bertatik bultzatutako ikasketa eta ikerketei dagozkien emaitzak argitaratu.
  7. Fundazioari bere xedearen betetze hobea ekarriko lieken beste baliabide batzuk hartzea.
  8. Fundazioaren Patronatua bere gizarte-egoitza duen Ataungo Udalarekin batera Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos-ek erakunde eratzaile bezala, Zientzia-Batzordea osatzen duten sortzailearen lanari lotutako gizakiz eta hurrengo sei instituzio-patrono hauez osatuta dago: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Pilar Barandiaran, sortzailearen iloba, Biziarteko Ugazaba da.
  9. Fundazioaren estatutuen arabera, bere bazkideen artetik Fundazioaren Lehendakaritzarako hautagai bat aurkeztearen ahalmena Eusko Ikaskuntzari dagokio. 1991ko abenduaren 21ean, Jose Miguel de Barandiaranen heriotza-egunaz geroztik Fundazioko Lehendakaritza Ander Manterolak (1992-1994), Imanol Olaizolak (1994-1997), Jesús Altunak (1997-2005) eta Armando Llanos Ortiz de Landaluzek (2005-) izan dute.

Fundazio-ondare bezala, 1988an Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos-ek Barandiaran Fundazioari Jose Miguel de Barandiaranen ekimenez 1921. urtean Eusko Ikaskuntzako Etnologia Laborategiko aldizkari bezala sortu eta erakunde horrek izatez lehen argitalpen organikotzat izan zuen Eusko Folklore Urtekariaren goiburua eman egin dio. Eusko Folklore Urtekariaren edukia etnografia ikerketetara zuzenduta dago funtsean, baina ez bakarrik, eta bere osotasunean euskal ohiko kulturari buruzko ikerketarako material erabat baliogarria osatzen du.

Aldizkako argitalpen horrekin batera, Fundazioak liburu bilduma bi ditu. Sara Bilduman Barandiaranen beraren materialak biltzen dira edota berarekin zerikusia dutenek. Bere katalogoan Barandiaranen egunkarien osotasunarekiko argitalpen kritikoa azpimarratu beharra dago. Barandiaran Bilduman aldizkako urteetan Etnologia eta Arkeologia jakintza-arloetan Fundazioak emandako bekaren saria jasotzen duten ikerketak argitaratzen ditu.

Barandiaran fundazioa