Pintoreak

Bañales Tajada, Marcelino

Hil eta urtebetera, "Pintores de Babcock&Wilcox" erakusketa kolektiboa egin zen, berak pertsonalki antolatutakoa. Bertan, Bañalesen obra ikus zitekeen, eta kideek margolariari egindako omenaldi bilakatu zen.

Ondoren, 1993an, Marcelino Bañales erakusketa egin zen Gallartako Erakusketa Aretoan. Halaber, Bañalesen obrarekin, erakusketa ibiltaria egin zen Ezkerraldea Plastikan, Ezkerraldean eta Meatzeen Gunean zehar, 2000. urtean. Erakusketarako egindako katalogoan, Vidal de Nicolasek honako hau idatzi zuen:

"Artista autodidaktek egunez egun berritzen diren gogoekin aurre egiten diete mugei, adierazpenerako elementuak lortu arte: lanbidearen oinarrizko tekniketatik hasita artea arrazoimenean antolatzen duten teorietaraino eta arauetaraino. Hori izan zen Marcelino Bañalesi nortasun berezia eman ziona herrialde honetako artisten artean".

(Itzulpen moldatua gaztelaniatik).

Artista honen obra hainbat lekutan ikus daiteke: Madrilgo Arte Garaikidearen Museo Nazionalean, Managuako Arte Museko Nazionalean, Mexikoko Euskal Margoaren Museoan, Gallartako Meatzeen Museoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Pinakotekan, Ezkerraldeko hainbat udalerritan eta Europako eta Amerikako bilduma eta pinakoteka askotan.