Zuzendariak

Bajo Ulloa, Juanma

1967ko urtarrilaren 1ean Gasteizen jaiotako film Zuzendaria.

Irudiarekiko bere zaletasuna familiatik datorkio, bere aitak Gasteizen argazki-denda bat zuen eta Hezkuntza Profesionalean Irudi eta Soinu Ikasketak egin zituen. 14 urtetik aurrera bere Eduardo anaiarekin super-8 pelikulak filmatzen ditu.

1984an Gasteizko Zinema izeneko ekoizpen-etxea sortu eta film laburren ibilbide oparoari Cruza la puerta (Super-8) (1984), El último payaso (Single-8) (1985), A kien pueda interesar (Single-8) (1986), 100 aviones de papel (Single-8) (1987) eta Calor (U-matic) (1988) pelikulekin hasiera eman zion. Hainbeste izan ziren lan horiek lortutako sariak eze Euskal Herriko Televisión Españolaren zentroak zuzendari gazteari bere hurrengo laneko emisio eskubideen trukean 16 mm kamera utziko ziola agindu zion. Horixe dugu Akixo (1988) filmaren abiapuntua, , zinemagilea zinemaldietan ezagutaraztera eman eta gerora zinemagile arabarra famatu egingo zuen nortasunaren zantzuak zeuzkan lana. Hau da, irudia erabat menderatzea , musikaren garrantzia, eszenaratzeko edota kamara behar den tokian kokatzeko berezko abilezia ikaragarria, aktoreen gidaritzan lan bikaina eta ikuslea eszenan gertatzen ari denaz erabat inplikatzeko hurbileko planoak lehenetsiz darabilen estiloa. Eta gainera film askotan errepikatutako ume-ipuinen kadentzia eztitsua terrore historia baten atmosfera ikaragarriarekin harmonikoki konbinatzen duen egitura narratiboa darabil Akixon, Bajo Ulloa, Akixo izeneko droga saltzaile baten atzetik zebilen, dokumental bat balitz bezala,-hori zen film ertaina izateko arrazoietariko bat- bertan euskal rock muturrekoaren akordeak istiluen kontrako polizien sirena eta tiro hotsekin nahasten ziren tabernaz jositako alde zahar bat agertuz. Garai bateko irudi horrek, Alcalá de Henaresgo Film Laburren Lehiaketa Nazionaleko lehenengo saria eta Bilboko Nazioarteko Zinema eta Dokumental Zinemaldiko, Euskal Zinemaren ataleko Saria lortu zituen.

1989an errealitatea erabat baztertzekotan, dokumentaletarako zaletasun horrekin eten egin zuen El reino de Víctor, luzera ertaineko pelikula filmatuz. Helburua, bere terrorezko kontakizun barrokoetan ikuslea, heldulekutzat erreferentzia punturik izan gabe, nahastea zen. Istorioaren egitura, ohiko ipuin batena da. Etxe zahar batean esklabo egoeran mantentzen duen neska gazte batekin gizon bat bizi da . Ogroa eta printzesa, jakina. Gazte bat -printzea- etxean sartzen da eta azkenez, ume baten, hau da, istorioa gurekin "irakurtzen" duen irakurlearen begirada konplizearen aurrean neska salbatzen du.Zinemagintzarako trebeziaren erakustaldi berri horrek, besteak beste, Bilboko Nazioarteko Zinema eta Dokumental Zinemaldian bost sari eman zizkion eta Film Laburrari Goya Saria eta beste hainbat sari gehiago. Denboraldi horretan, hogeita hamar sari baino gehiago lortu zituen. 1991an, bere zinemaren ezaugarri izan ziren osagai guztiak bildu eta bere lehenengo film luzea estreinatu zuen: Alas de mariposa. Berriro ere, beldurrezko ipuin bat dugu, eta emakume oinordetzarik izatea jasaten ez duen ogroa (aitona) bizi den etxearen baitan hasten den neskatila batek interpretatutako terrore-ipuina da. Obsesio horrek, neskatilaren bizitza betiko baldintzatuko du. Alas de mariposa, teknika borobila duen lan horrek inkomunikazio, bakartasun eta errepresio giro batean galdurik bizi diren izakiz hitz dagigu. Filma, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean hautatua izan zen Urrezko Maskorra lortzeaz gain, Zinema Idazleen Zirkuluko bi sari, haietako bat Bajo Ulloarentzako, -errebelazio zuzendari hoberenaren Saria- bi Goya sari 1991an, lehenengoa zuzendari berri onenaren saria eta bestea, bere anaia Eduardorekin baterakoa, Gidoirik Hoberenaren saria, 1991ko errebelazio zuzendari onenari Icaro Saria eta beste hainbat gehiago izan zituen. Horretara, euskal zinemagintzako zuzendaririk ezagunenetariko bat izatera iritsi zen.

Bere bigarren film luzean, La madre muerta (1993), Bajo Ulloak krudelkeria, biolentzia eta samurtasunik eza nagusi ziren paisaia suntsitu horietan barneratzen jarraitzea azaldu zuen. Pelikula bikain horrek, Montrealeko Zinemaldiko Zuzendari Hoberenaren Saria lortu zuen, Fantasporton (Oporto) hiru Sari, Sao Pauloko Bandeira Paulistan Filmik Hoberenaren Saria, Valenciennesen Lino Ventura Saria edo beste hainbat sari, besteak beste, "El Mundo" Euskal Zinemaren III. edizioko pelikularik onenaren saria eta zuzendari onenarena ere. La madre muerta-ren ostean arazo jakin batzuk Bajo Ulloa kameretatik aldenduta izan zuten. Eusko Jaurlaritzarekin auzitan ibili zen Donostian Alas de mariposa-rekin lortutako sariagatik eta Pedro Costa ekoizlearekin ere, burutu ez zuen El manso zeritzan proiektuagatik. Urte horietan telebistarako, publizitate spotetarako eta Barricada edo Los enemigos musika taldeak bezalakoentzako bideo-klipak grabatu edo bere lagun Julio Medemen "Tierra filmaren making of egin ondoren, bere ibilbidean erabateko aldaketa ekarriko zion Airbag(1997) izenburudun egitasmoa egitera abiatu zen. Lehen aldiz inoren ideia bati buruz lan egin zuen. Gainera, Karra Elejalde eta Fernando Guillen Cuervo aktoreekin batera gidoia idatzi zuen. Eta bere zinearen elementu tetriko eta intimistaren zantzua El dia de la bestia, Acciòn mutante edo Todo por la pasta bezalako aldiko euskal filmen bideari jarraitu zion ekoizpenari bidea emateko, erabat desagertu zen. Filmaren edukiak Bajo Ulloaren aurreko lanaren interesik ez badu ere, filmaren erresoluzio teknikoa ikaragarri bikaina da. Kritikak proposamen berri hau txikitu egin zuen baina ikusleek komedia "baldar" honen xarma ontzat emanik, bi milioi gorako ikusle kopuruz espainiar zinearen historian izan zen filmik arrakastatsuena bilakatu zen. Arrakasta handi horren ondoren Bajo Ulloa, era harrigarrian, izurritsu bat balitz bezala hainbat urtetan zehar zinemagintza esparrutik kanpo izan zen. Golpes Bajos taldeari buruzko bideo klipa egin zuen. Gero Ordinary Americans laburra sortu zen Pop Corn (1998) izeneko multimedia ikuskizuna. El capitán Trueno komikiari buruzko egitasmoa prestatzen hasi zen eta lanean urte osoa izan ondoren ekoizlearekin gorabeherak izanagatik bertan behera gelditu zen. Azkenez, era txandakatuan, industriari lepo emanda, 2005ean bere Alas de mariposa lehen filmaren espiritua berreskuratuz Fragil izenburuko bere laugarren film luzea egin zuen, baina bere lormen artistikoak izan gabe. Lan honekin Chennaiko (India 2005) Nazioarteko Zinemaldian filmik onenari Saria lortu zuen. 2005ean Que glande es el cine film laburra egin zuen.

2007an Distrito 14 taldeari buruzko dokumental bat egiteko enkargua jaso zuen. Heterodoxoa izaki, Bajo Ulloa erakarri egin zuen oihartzun handiegirik eta osperik izan ez zuen talde sendoaren istorioak. Arrakastaren eta ospearen arteko alde hori izan zen proiektuaren gidaritza hartzera eraman zuena. Horrela sortu zen Historia de un grupo de rock. Bajo Ulloaren dokumental erako lehen film luzea, Distrito 14 taldearen ibilbide artistikoa eta bere desagerpena jasotzen duena. 2009an, Bilboko Aste Nagusiaren barruan, La Gran Vía eta Agua, azucarillos y aguardiente zarzuelak zuzendu zituen Euskalduna Jauregian.