Zinekoak

Tximeleta-Hegoak

Juanma Bajo Ulloaren lehen luzemetraia, 1991n, Gasteizko Zinemaren ekoizpenekoa.

Une horretara arte Akixo (1988) edo El reino de Víctor bezalako tituluak nabarmentzen diren metraje erdi eta laburreko bere filmengatik sariz jositako karreradun egilea izanik, zuzendari gasteiztarrak bere lehen luzea errodatzearen abenturari ekin zionean, bere laburmetraia-aldikoak ziren elementuak ohiko luzeradun ekoizpen batez publikoarengana iritsi ahal izateko, bildu nahi zituen.

Horrela, aipatutako tituluetan lez, Tximeleta-hegoak amets gaiztoaren usaindun ipuin itxura hartzen du, ipuinen ohikoa den zehaztugabeko unibertso horretan aipua ezartzeko espazio eta denbora erreferentzia arinak gehitzen zaizkiola. Filmaren protagonista Ami da, ipuin ona izan nahi duen edozeinetan ezinbesteko den ankertasun gaiztoko aitona tiraniko batek menpean hartutako familia baten barnean jaio den umea. Agurea, gizonezko oinordetza izateaz obsesionatuta bizi da eta jada Ami jaiotzean emakumea izatearren mespretxatu egiten du. Amiren ama berriz haurdun gelditu eta mutiko bat erditzen duenean, amarengan, bere aitaren eragin kaltegarriagatik, alabarenganako paranoia pizten da, gertakari ikaragarri bat sortaraztera eramanez. Neskatxoak, hisiaren eraginez, amaren maitasuna berreskuratzeko ahalegina egin ahal izateko, bere inkontzientzian neba hil egiten du. Eszena hori, filmaren geroan ezinbestekoa dena, benetako maisutasunez bideratuta dago. Ume biak kontaktu maitekorra dute eta argi zurixka batez gainezka dagoen gela batetan irribarreak elkar aldatzen dituzte. Poesia garbia, ikaragarrizko unea adierazteko. Hortik aurrera batetik zuriz eta bestetik beltzez egindako iraungipen batek, beste film batera garamatza. Ami orain bere erru, samin eta auto-destaina hausnartuz bere gelan eremita isolatu lez bizi den nerabea da. Amets horretatik ihesteko bere grinak azkenean, Ami patu goibel horretatik ihes egiteko puntuan amak Arrazoia galdu duenaz jabetu eta etxekoekin gelditzea erabakitzen duen eszena eder baten, zapuztu egiten dira.

Bere arinagoko lan guztian bezala, Bajo Ulloa irudi-egile bikain lez azaltzen zaigu. Tximeleta-Hegoaken lirikotasunak eta zikoizkeriak, armonia apurkorrez, bat egiten dute. Eta hori guztia, izaera intimista sendoa duen hau bezalako lanetan oso ohikoa ez den erritmo bizi eta bortitzez hornitua. Tximeleta-hegoak Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Urrezko Kontxa lortuz. Goya sarietan Zuzendari Berri Hoberenaren Saria (Bajo Ulloa anaia bien artean, Juanma eta Eduardo, partekatua) eta Silvia Muntentzako Aktoresarik Hoberenarentzako Saria jaso zituen. Geroko bere karrera komertziala arrakastatsua izan zen. Euskal zinea, laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran Dena diruagatik eta Tximeleta-Hegoaken estrenaldiaren ondoren, Mikelen heriotza (1983) edo Tasio (1984) filmen garaietatik ahantzitako indarberriz sortu zen.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Rodríguez, María Pilar: Mundos en conflicto: Aproximaciones al cine vasco de los noventa, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca- Deustuko Unibertsitatea-Universidad de Deusto, 2002, 284 orr..
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.