Arkitektura

Baigorri upeltegia. Samaniego

Baigorri upeltegia bere produktuen eta eskaintzen dituen zerbitzuen bikaintasunean eta kalitatean oinarritzen da, I+D+I prozedurak aplikatzen duelarik ardoaren elaborazio prozesuan, hala nola, ingurumenaren ekologia errespetuan. Kalitate bikaina duten mahatsetatik hasita, grabitatez garatutako prozesuari fidela izanik, adierazpen gorena ematen die ardoei.

Erabilitako kolore eta materialei dagokionez, dualitatea aipatu beharko litzateke. Alde batetik, zurezko zoladuraren tono ilunak eta beroak, eta bestalde, zementu ikusiaren horma argiak. Eskegitako altzairu erdoigaitzezko elementuek, upelek eta elementu ezberdinek aretoaren argiztapen efektua are eta ikusgarriagoa egiten dute. Barne espazioak, hormigoiaren erabilera zabala eta gres zoladuraren koherentzia kromatikoa dela eta, izaera monolitikoa lortzen du.

Egitura osatzeko, hormigoizko elementu aurre-ekoitziak erabiltzen dira. Barne osaera solutzionatzeko (karga oso altuak eutsi behar dira), zementu armatu aurre-konprimitu egiturak erabiltzen dira. Gisa honetan, espazio eta tarte zabal irekian atolatzea posible egiten da.