Arkitektura

Baigorri upeltegia. Samaniego

Baigorri upeltegia, Araba hegoaldeko Samaniego herrian kokatzen da, A-124 errepidetik gertu; Arabako Errioxa eskualdean. Eskualdeak, Laguardia hiriburua (11.360 biztanle) eta 11.500 mahasti hektarea ditu. Bertako ekonomia, mahastien mono-kultiboan eta Errioxa Ardoaren elaborazioan oinarritzen da. Ebro ibaiak gurutzatzen eta ureztatzen dituen eremu horietan, uda nabarmen lehorra eta beroa duen klima mediterraniarra gailentzen da.

Berriztapena eta tradizioa batzen dituen upeltegi honek, eta ardoaren eraketa-programa garatzen duen eraikinak, inguruarekin bat egiten du, eta bertako paisaian txertatzen da.

Topografiari egokitzen zaio, eta 14.000m2-ko programaren zati nagusiena lur azpian garatzen da, ingurunera egokituz. Upelategiak 6 solairuko altura-jauzia du (30 metroko sakonerarekin), eta ardoa bertan garraiatzeko ez da erabiliko inolako laguntza mekanikorik. Berriztapena ez da diseinu erakargarri batetara mugatzen, eraikinak berak ardoaren prozesuan parte hartzen baitu eta diseinuaz baliatzen da lan-prozesua antolatzeko.

Beirazko 400 metro karratuko kutxa irteten da mahastiz inguraturiko agertoki batetan. Upelategia inguruko erreferentzia nagusi bilakatzen da, ibiltaria zuzentzen, barnealdean duen altxor enologikora bideratuz. Beirazko sarrera honetatik Cantabria mendilerroa, Samaniego herria eta Ebro ibaira hedatzen diren mahastiak ikusi daitezke. Eraikina lurpean osatzen da, eta eremu maldatsuan integratzen da. Progama egituratzeko ardoaren eratze-prozeduran oinarrituriko ibilbide praktikoa eta didaktikoa jarraitzen da. Errepidearen goiko aldetik, gutxika-gutxika, lursailak beheruntz hedatzen direlarik.

Eraikinaren forma baino, honen izaera praktiko eta funtzionala azpimarratzen da (materialen erabilera iritzipide eta teknikak ezberdinak jarraituz). Eraikuntza xehetasunek protagonismoa galtzen dute, eta grabitate bidezko sistema komplexua antolatzen da eraikina egituratzeko asmoz.

Muinoaren goiko aldean kokatzen den beirazko kaxa ur geruza perimetralak inguratzen du (ur horrek sute instalakuntzen ornidura gisa funtzionatzen du). Hegal eta beiratek zabalek, sarrera-kaxari gardentasun eta arintasuna ematen diote. Zinkezko estalki lauak eta hormigoizko oinarri trinkoak egituratzen dituzte gainerako elementuak.

Eraikinaren barnean sartu, eta lehen mailan ofizinak, eno-denda, dastaketa gunea eta erabilera anitzeko espazioak kokatzen dira. Gela horiek bisitariak eta kanpotik datozen taldeentzak egokituak eta prestatuak daude. Bertan, posible izango dute ardo ezberdinak dastatzen ikastea, formazio ikastaroak egitea, ardoaren prozedura osoa ikusi eta ulertzea... Gune horien guztien hormak beirazkoak dira, eta beherago kokatzen diren produkzio eremuak ikusteko aukera eskeintzen du, beti ardoaren prozesu osoa azaltzeko asmoz.

Beheruntz jeitsiz gero, mahatsaren sarrera maila aurkitzen da, eta bertan mahats aukeraketa eta bibrazio mahaiak kokatzen dira. Gune honetara iritsiko dira mahastietan bildutako mahatsak, bertan hautaketa eta kontrol prozedurak burutzen dira. Mahats horiek, 2000 kilogramoko edukiontzietan, grua bidez, lekualatzen dira.

Ibilbide bertikala jarraitzen bada, altzairu erdoigaitzezko mazerazio eta fermentazio biltegi handiak topa daitezke. Biltegi horietan, ardoak prozesu natural ezberdinak burutuko ditu.

Aurrera jarraituz gero, isolaturiko upeltegi handia kokatzen da (tenperatura eta hezetasun maila egokiak neurtu eta ardoaren iraunkortasuna bermatuz). Crianza ardoaren gunea, maila baxuagoan dago eta hezetasun / tenperatura neurtzeko sistemata automatikoa du. 3000 upel daude, eta horietatik %90 aritz frantziarra erabiltzen da, aritz amerikarra, berriz, %8

Azkenik, Baigorri upeltegian dagoen gune soziala ala jatetxea aipatu behar dira, beirate zabalez kanpoko eremura egokitzen direlarik. Bertatik, bista ikusgarriak daude eraikinaren kanpoan zabaltzen diren mahastietara begira.