Eskultoreak

Badiola Mazariegos, Txomin

Pintura jorratzen egindako lehen urratsen ostean, eskultura da laurogeiko hamarkadan zehar hartu zuen bidea. Garai horretan euskal euskultura berria osatzen duen taldeko kide da, Bados, Moraza, Irazu eta Marisa Fernandezekin batera. Talde horrek izaera posmodernistaren eta artearen ikusmolde abangoardistaren arteko zubia sortu nahi zuen. Oteizak bultzatutako Euskal Eskola mugimenduaren kontzeptu eta forma planteamenduak berritzen dituzte. Ondorengo hamarkadatan kontzientzia barrokoa eta izaera dekonstruktiboaren eraginez, beste irtenbide plastiko batzuk bilatzen saiatzen da, bitarteko gisa argazkigintza eta bideoa erabiliz. Asko izan dira Badiolaren lana aztertu izan duten kritikoak, historialariak eta artistak. Simon Marchanek bere "Badiola: en los intersticios de lo moderno" liburuan hauxe adierazten du:

"Badiolak berak esanari jarraituz, bere eskulturei Oteizarenetan berak sumatzen duena aplikatuko nioke: Prozedura mota horietan praxiologia bat nahasi da eta araudi bat kokatzen baldin badu ere, jarduteko modu arrazoizko bat, ez da horregatik bizitza-edukia, eskulturen benetako izaki bizidun gisa duten arnasketa sakrifikatzen"

(Badiola, Txomin. Erakusketako Katalogoa. Esculturas=Sculptures 1990-1993, Santanderreko Nave Sotoliva, 1993).