Enpresariak

Aznar y Tutor, Eduardo

Berrizko Markesa.

Politika- eta enpresa-gizon ospetsua, 1860an jaioa, Eduardo Aznar y de la Sota ontzi-jabearen semea.

1901. urtean eratu eta 40 urte geroago Saltos del Duero enpresarekin bat eginik Iberduero sorraraziko zuen Hidroeléctrica Ibérica, S. A., enpresaren 21. lehendakaria -1902ra arte bakarrik izan zen- izan zen. 1882. urtean sortu eta mende hasieran porrot egin zuen Compañía Bilbaína de Navegación enpresako kudeatzailea eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbarakoa 1902. urtera arte.

1900. urtean eratutako Itsasontzien Konponketa eta Eraikuntzarako Euskalduna Konpainiako administrazio kontseiluko kidea izan zen zuzendari kudeatzaile bezala jardunaz.

Politikari bezala Bizkaitik 1896ko Gorteetan diputatu kontserbadorea izan zen. 1897tik "la Piña"-ko kidea izan zen, 1898an eta 1899an diputatu hautagaia izan zen (Miranda de Ebrotik hautatua), Teruelgo Erreinutik Senataria, Bizkaitik probintzia-diputatua (Markinako eskualdea) eta Portugaleko kontsulordea hiriburuan. Bilbon hil zen 1908ko martxoaren 10ean.

  • Arana Perez, Ignacio de Loyola: El monarquismo en Vizcaya durante la crisis del reinado de Alfonso XIII (1917-1931), Eunsa, Pamplona, 1982.
  • Ossa Echaburu, Rafael: Riqueza y poder de la Ría, Bilbao, 1969.
  • Morán, Gregorio: Los españoles que dejaron de serlo. Euskadi 1937-1981. Cómo y por qué Euskadi se ha convertido en la gran herida histórica de España, Planeta, Barcelona, 1982.