Sendagileak

Azkargorta Uriarte, Francisco Javier (1977ko bertsioa)

1953ko irailaren 26an Azpeitian jaiotako gipuzkoar futboleko medikua eta entrenatzailea. Bilboko Athleticen hasi zen jokatzen, jubenil mailan, baina lesio batek urrundu zuen futbol aktibotik. Besteak beste, Lagun Onak talde azpeitiarraren entrenatzailea izan da, eta gero Ondarroako "Aurrera", Reala, Espanyol, Tenerife, Sevilla, Mexikoko Guadalajara, "Yokohama Marinos" talde japoniarraren eta Bolivia eta Txileko selekzio nazionalen entrenatzailea izan da. Bartzelonan bizi da 1983tik.

2003an Real Madrileko nazioarteko eskoletako zuzendaria zen.