Mediku eta futbol entrenatzaile gipuzkoarra, Xabier Azkargorta bezala ezaguna, Azpeitian jaio zen 1953ko irailaren 26an.
Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean, Taktika eta Estrategia irakaslea izan da Espainiako Futbol Entrenatzaileen Eskola Nazionalean eta ikastaroak eman ditu mundu osoan. Athleticen jokatzen hasi zen gazte mailan, baina lesio batek urrundu zuen futbol aktibotik.
"Lagun Onak" talde azpeitiarraren entrenatzailea izan da, ondoren Ondarroako "Aurrera", Reala, Espanyol, Tenerife, Sevilla, Mexikoko Guadalajara, "Yokohama Marinos" japoniarraren eta Bolivia eta Txileko selekzio nazionalen entrenatzailea izan da.
Real Madrileko Nazioarteko Kirol Eskoletako zuzendaria izan zen 2003an.