Dantza

Azeri-dantza

Hernaniko Udal Artxiboan azeri-dantzari buruz dauden aurreneko erreferentzia 1735 urtean datza.

Aita Larramendik 1754an Aduna, Andoain, Orereta eta Hernaniko azeri-dantzak aipatzen ditu. Bertan, Hernaniko azeri-dantzaren berezitasuna: maskuriena, ez da azaltzen.

Guillermo de Humboldtek (1979) 1799an Euskal-Herrian zehar egin zuen bidaiaren gorabeherak jasotzen dituen liburuan, dantza honi buruz hitz egiten du.

Iztuetak Gipuzkoako dantzen historia biltzen duen liburuan, Hernaniko azeri-dantza azaltzen da eta gaur egun jotzen den melodia.

XIX. mendean gutxi hitz egin eta idazten da dantza honi buruz, eta mende honen bukaeran Inauterien gorakadarekin gaur egun bezala ezagutzen dugun dantza nagusitzen da.